Aurkezpena - NOU-Onkologia Erradioterapikoa - Accesible
NOU-Onkologia Erradioterapikoa
Aurkezpena
Onkologia Erradioterapikoa espezialitate mediko bat da, erradiazio ionizatzailea erabiltzen duena –bakarrik edo beste modalitate terapeutiko batzuekin batera– minbizia eta gaixotasun ez-neoplasikoak tratatzeko.
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzua diziplinarteko unitate kliniko bat da. Bertan, kualifikazio handiko profesionalek lan egiten dute, eta etengabe ari dira beren ezagutzak eguneratzen. Gure lana da tratamendu erradioterapikoaren modalitateren bat behar duten pazienteak artatzea, indikazioa ezarriz, plangintza eginez eta tratamenduak emanez. Gainera, pazienteen bilakaera jarraitzen dugu eta emaitzak ebaluatzen ditugu.
Gure bokazioaren barruan dago ezagutza sortu eta transmititzea. Ikerketa, berrikuntza eta kudeaketaren arloak garatzen ditugu, gure pazienteen eta beren senideen osasuna, bizi-kalitatea eta egoera emozionala hobetzeko. Horretarako, lankidetza estrategikoak adostu ditugu beste zentro eta zerbitzu batzuekin, gure erkidegoan eta handik kanpo, eta Estatuko zein nazioarteko hainbat elkarte zientifikotan parte hartzen dugu.
NOUko Onkologia Erradioterapikoren Zerbitzua erreferentziazko zerbitzua da Nafarroako Foru Komunitatean erradioterapia-tratamenduetarako eta, gainera, beste autonomia-erkidego batzuentzat erreferentziazko zentroa da erradiokirurgiako eta brakiterapiako tratamendu jakin batzuk emateko.
Kokapena
Kanpo-kontsultak: B pabilioia, beheko solairua (Tel.: 848 42 21 62).
Kontsultak eta tratamenduak: J pabilioia (Tel.: 848 42 84 74 / 848 42 84 75).
Erradiologiako operazio-gela eta Brakioterapia: J pabiloia.
Ospitalizazioa: C pabiloia, 2. solairua.
