Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza


 

NOUko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren egitura organikoa

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

Eginkizunak

  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko pazienteen elikadura prozesua koordinatzea.
  • Menuak egiteko beharrezko elikagaien eta bestelako janarien erosketa planifikatzea.
  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko pazienteen gosariak, bazkariak, askariak eta afariak koordinatzea, horiek prestatzeari, platerean jartzeari, banatzeari, ontziak biltzeari eta ontziak garbitzeari dagokionez.
  • Pazienteei zerbitzatutako jakien kalitatearen eta higienearen gaineko kontrola gainbegiratzea.
  • Ataleko langileen kudeaketa planifikatzea eta koordinatzea.
  • Bere jarduera eremuko aldizkako informazioa prestatzea aginte-koadroarentzat.

Lantaldea: 162 langile, 18 aldi baterako lanaldian.

Pazienteen elikaduraren barne-kudeaketa egiten du. 2021ean 2.582 espediente tramitatu zituen; 1.900.000 euroko balioa dute, guztira.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko 289.000 ospitale-egonaldietarako menuak eta beste zerbitzu batzuk prestatu eta zerbitzatzen ditu, batez beste egunean 800 menu.

Kodetutako platerak 1.455 dira eta horietatik 365ek fitxa tekniko propioa dute. Egunero 100 plater desberdin jartzen dira platerean. Patologia bakoitzak bere dieta-mota du. Menuak aldatzen dira udan eta neguan.

Kalitate Politika

Eginkizunak

  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko inbertsio plana egitean laguntzea.
  • Eraikinen, ekipamenduen eta instalazioen zainketa eta funtzionamendu egokia ziurtatzea.
  • Ibilgetuaren eta ekipamenduaren mantentze, prebentzio eta zuzentze programak prestatu eta gauzatzea.
  • Instalazioen segurtasun industriala kudeatzea.
  • Bere jarduera eremuko aldizkako informazioa prestatzea aginte-koadroarentzat.
  • Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak.

Lantaldea: 91 langile.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zentroen eraikinen eta aparatu medikoen mantentze-lanak kudeatzen ditu, inbertsioak barne. 2021ean 6.800 espediente tramitatu zituen; 25.000.000 euro baino gehiagoko balioa egiten dute, guztira.

20 eraikin baino gehiagoren mantentze-lana kudeatzen du; eraikin horien azalera 200.000 metro koadro baino handiagoa da.

Goi-teknologiako aparatu medikoak, azeleragailuak, ordenagailu bidezko tomografia axialak, erresonantzia magnetikoak, gammakamerak, erradiologia eta abar eskuratzeko eta mantentzeko lanak kudeatzen ditu.

Eginkizunak

  • Ematen diren zerbitzu orokorrak koordinatzea, hala nola arropa garbitzea, arropa zuria, garbiketa, posta-gela, telefonogunea, informazioa, kanpoko zerbitzuak, komunikazioak, hondakinen kudeaketa, kafetegia, segurtasuna, mezularitza eta posta.
  • Zerbitzuak behar bezala eta behar den momentuan ematen direla bermatzea.
  • Zerbitzuak gauzatzean bete behar diren baldintzak prestatzea, eta horien gaineko kontrola egitea.
  • Bere jarduera eremuko aldizkako informazioa prestatzea aginte-koadroarentzat.
  • Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak.

Lantaldea: 196 langile.

Zentroetako ostatu-zerbitzuak kudeatzen ditu. 2021ean 2.456 zerbitzu-espediente tramitatu zituen; 20.271.802 euro egiten dute, guztira.

Garbiketaren kudeaketa, kanpoko 5 kontratuekin eta barne-garbiketaren zati bat kontratatuta.

Garbitegiaren kudeaketak urtean 3.750.000 euro baino gehiagoko kostua du.

Hondakinen kudeaketak urtean 800.000 euro baino gehiagoko kostua du.

Eginkizunak

  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko hornidura beharrak identifikatzea eta kudeatzea.
  • Prestatzea eta parte hartzea materialak,bai berari dagozkionak bai zentralizatuak,hornitzeko lizitazioetan.
  • Biltegia kudeatzea.
  • Horniketa-eragiketak eta horiek unitateetan nola banatzen diren kudeatzea.
  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioak erosten dituen produktuen katalogoa eguneratu, bateratu eta araztea.
  • Materialen harrera kontrolatzea.
  • Aurrefakturazioa eta EDIa.
  • Bere jarduera eremuko aldizkako informazioa prestatzea aginte-koadroarentzat.
  • Aurrekoekin loturik, Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz agintzen dizkionak.

Lantaldea: 65 langile.

Nafarroako Ospitalegune Unibertsitariorako materialen erosketak kudeatzen ditu. 2021ean, 58.104 erosketa-espediente tramitatu zituen; 87.412.464 euroko balioa egin zuten.

Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko unitateen 66.524 eskariri zerbitzua eman die.

2021ean, kodetutako materialen altak 407 izan ziren.

Eginkizunak

  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko kontabilitatearen eta aurrekontuen arloko aldizkako informazioa garatzea.
  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko kontabilitate zentroaren kudeaketa eta fakturazioa egitea.
  • Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko gastu eta diru-sarreren kontabilitate orokorra eta aurrekontu-kontabilitatea egitea.
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kontabilitate analitikoaren sistema integrala garatzeko eta hura zentroan aplikatu eta zabaltzeko eskatzen zaion informazioa ematea.
  • Gastua aztertzea, txostenak idaztea eta hobekuntza proposamenak egitea.
  • Aldizka informazioa prestatzea bere jarduera eremuko aginte-koadroarentzat.
  • Aipatutako eginkizunekin zerikusia izanik, Nafarroako Ospitalegune Unibertsitarioko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak berariaz agintzen dizkionak.

Lantaldea: 13 langile.

2021ean, kontabilitatean 84.651 faktura kudeatu ziren.

2021ean, 6.159 faktura egin ziren eta egindako faktura horietatik orain arte % 90,04 kobratu dira.