Helburu estrategikoak - NOU - Accesible
Breadcrumb
¿Quiénes Somos? - Retos estratégicos
Helburu estrategikoak
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren bederatzi ardatz edo helburu estrategikoek errespetu, erantzukizun, gardentasun eta enpatiaren arlokoak dira.
Era berean, bederatzi helburu horiek kalitateko hiru osagaitan biltzen dira: egitura (giza baliabideak, baliabide ekonomikoak eta materialak), prozesuak (nola lan egiten dugun) eta emaitzak (norentzat lan egiten dugun eta zer emaitza ditugun). Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estrategia korporatiboen eta ospitalearen balioen arabera garatzen da.
Norentzat lan egiten dugun:
Aldi baterako irisgarritasuna: osasun-arreta bermatzea pazienteak behar duenean, haren beharrak eta itxaropenak kontuan hartuta.
Pertsona ardatz: arreta ematea pertsonak behar duen momentuan eta moduan, bai ikuspegi teknikotik bai humanotik.
Ospitale Unibertsitarioa: prestakuntza (jarraitua, akademikoa eta espezializatua), ikerketa eta berrikuntza ditu hiru ildo nagusiak.
Nola artatzen dugu:
Kudeaketa klinikoa eta kalitatea: profesionalak kudeaketan eta kalitatean inplikatzea, kudeaketa-hitzarmenen bidez, erakundeak eta profesionalek lan-helburuak partekatzeko.
Comprehensive Cancer Center (CCC): Europar Batasunaren proiektu bat da, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak parte hartzen duena, eta minbizia duten pazienteen arreta hobetzea du helburu, bai eta arlo horretako prestakuntza eta ikerketa sustatzea ere.
Informazio-sistemak: erakundearen ekintza guztietara heltzen dira, bere egungo eta etorkizuneko egoera ezagutzeko, erabaki onenak hartzen eta kalitatea ebaluatzen lagunduz.
Zer baliabide ditugun eta nola erabiltzen ditugun:
Talentua eta garapen profesionala: profil eta esperientzia egokia duten profesionalak erakundean txertatzea daukagun eskaerari erantzuteko, plantillak egonkortzeko eta arduradunak taldeen lidergoan inplikatzeko.
Azpiegiturak eta teknologiak: instalazio ergonomiko, eroso eta modernoak sortzen jarraitzea, bai eta abangoardiako teknologia diagnostikoa eta terapeutikoa txertatzea ere.
Jasangarritasuna eta erantzukizun soziala: baliabideak egoki erabiltzea, ekonomiaren gaineko eragina ez ezik, ingurumenaren eta gizartearen gainekoa ere kontuan hartuta.