Circuitos asistenciales

NOU-Onkologia Erradioterapikoa

Ekipamendua

Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzua osatzen dute honako hauek:

  • Kontsulten eremua. Eremu horretan artatzen dira zerbitzu honetara lehen aldiz etortzen diren pazienteak eta tratamendua bukaturik jarraipena egiten dieten pazienteak ere. B pabilioiko beheko solairuan dago, eta 4 kontsulta mediko edo erizaintzakoak ditu..
  • Erradioterapiako Eguneko Ospitalea, J pabilioian. Bertan, erradioterapiako plangintza eta tratamenduak egiten dira. Eremu hauek ditu:
    • Elektroien azeleragailu linealen eremua
    • Brakiterapiako eremua
    • 3 kontsulta mediko, erradioterapia-tratamendua hartzen ari diren pazienteak artatzeko  
    • Erizaintzako 2 kontsulta, erradioterapia-tratamendua jasotzen ari diren pazienteak artatzeko, bai eta tratamenduaren plangintza egitera doazenak hartzeko ere
    • 1 kontsulta, pazienteei edo senideei arreta psikologikoa emateko. Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteari (AECC) atxikitako psikologoak aritzen dira
    • Ohatutako pazienteen eremua  
  • Ospitalizazioa: Ospitaleratzeko 8 ohe, C pabilioian, 2. solairuan. 

Elektroien azeleragailu linealak

Erradioterapia-tratamenduak azeleragailu linealen bitartez eman ohi dira. 

NOUn azken belaunaldiko 4 azeleragailu ditugu:

  • TrueBeam_STX® (Varian) azeleragailu bi, ExactrackDynamics® (Brainlab) ekipamendua dutenak eta gai direnak erradiokirurgiako tratamenduak zehaztasun inframilimetrikoarekin emateko. (2019. eta 2022. urteetakoak).

  • Ethos® (Varian) azeleragailu bi, denbora errealean egiten den egokitze-erradioterapia egiteko gai direnak (2023. urtekoak).

Brakiterapiarako ekipamendua  

  • Erradiologiako operazio-gela: NOUn, brakiterapia-tratamenduetarako operazio-gela bat dugu, ebakuntza barneko OTA (ordenagailu bidezko tomografia axiala) ekipamendua duena (Siemens). 
  • Dosi-tasa handiko brakiterapia-tratamenduetarako gela bat, Flexitron® (Elekta) ereduko ekipo batekin.
  • Gammateca: material erradioaktiboa biltegiratzeko eta kontrolatzeko tokia.  

Simulazio-OTA 

Tratamenduen plangintza egiteko Somatom (Siemens) ereduko simulazio-OTA bat dugu, erradioterapia-tratamenduetarako bereziki diseinatua.

Planifikazio-sistemak

Erradioterapia planifikatzeko sistema ezberdinak erabiltzen ditugu, egin behar den tratamendu motaren arabera: 

  • Eclipse (Varian)
  • Ethos (Varian)
  • Elements (Brainlab) 
  • Oncentra (Elekta)