Kalitate-politika - Erradioterapiako UFIa

NOU-Onkologia Erradioterapikoa

Kalitate-politika - Erradioterapiako UFIa

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Unitate Funtzional Integratuak (UFI) konpromisoa hartzen du osasun-laguntzatik haratago doazen zainketak emateko eta, gainera, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko eta lege-eskakizunak betetzeko. 

Erradioterapiako UFIak, pazientea bere jardueraren ardatz harturik, kanpo-erradioterapiako tratamenduak eta brakiterapiakoak (interstiziala, endokabitarioa, ebakuntza barnekoa) egiten ditu. Horretarako, 3D-ko planifikazio-teknikak eta IMRT eta VMAT teknologiak baliatzen ditu ohiko kanpo-erradioterapiarako, egokitze-erradioterapiarako, erradiokirurgiarako, eta RT estereotaxiko zatikaturako, garezurrekoa zein gorputzekoa (SBRT) izan. 

Kalitate-politika printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Gure pazienteak gogobetetzea; horixe da gure lehentasunik handiena. 
  • Gure prozesuak eta zerbitzuak etengabe hobetzea.
  • Enplegatu guztiak inplikatzea, zerbitzuetako eta unitateetako buruen erabateko babesarekin.  
  • Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzea Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ingurumen-politikaren esparruan, gure jarduerak ingurumenean duen inpaktua minimizatuz eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduz.

Helburu estrategiko eta kalitatezko horiek hedatzeko, zerbitzuetako eta unitateetako buruek prozesuetan oinarritutako kudeaketa-sistema bat finkatzearen alde egin dute. Horretarako, ISO 9001:2015 kudeaketa-sistema ezarri da.

Prozesuak aldizka berrikustea, jarduna ebaluatzea hainbat adierazleren bidez, prozeduren fidagarritasunarekiko konpromisoa eta pazienteen iritzia jasotzea oso garrantzitsuak dira arreta onkologikoaren kalitate-maila onari eusteko.

UFIko profesional bakoitzak badaki bere eguneroko jarduerek zer inpaktu duten emandako zerbitzuaren emaitzan. Horregatik, konpromisoa hartzen du aktiboki eta positiboki laguntzeko Kalitatea Kudeatzeko Sisteman jasotako protokoloak eta prozedurak betetzen eta etengabe hobetzen.

Jarraibide horiek betetzeko, behar diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak jarriko dira, eta planifikatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatuko dira, prozesuak etengabe hobetuz.

Iruñean, 2026ko irailaren 1ean

Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko burua: Elena Villafranca

Erradiofisikaren Zerbitzuko burua:  Santiago Miquélez

Unitateko burua: Nieves Moreno

 

Kalitate politika (PDF)