NOUn, kanpo-erradioterapiako eta brakiterapiako tratamendu aurreratuenak eskaintzen ditugu.
Tratamenduak
IMRT eta VMAT
Intentsitate modulatuko erradioterapia (IMRT) erradioterapia modernoaren berrikuntza tekniko handienetako bat da. Hari esker, erradiazio-dosia doitasun handiz egokitzen zaio tratatu beharreko bolumenari, eta, horrela, ondoko organoak babesten dira. Antzera, VMATak erradiazio-arkuen bidez lortzen du doitasun hori, eta horri esker tratamenduak askoz azkarragoak izaten dira.
Arnasketa-Mugimendua kontrolatzeko teknikak
Tratamendua egitean kontuan hartzen dira arnasketa-mugimenduak, eta, horri esker, doitasun handiagoa lortzen da. Horrela, dosia handitu eta toxikotasuna gutxitu daiteke. Breath-hold, gating edo dampening teknikak erabiltzen ditugu. Teknika horiek bularreko eta biriketako minbizi kasuetan erabili ohi dira, bai eta beste tumore toraziko eta sabelaldearen goialdeko beste tumore batzuetan ere.
Erradiokirurgia
Bost saio baino gutxiagotan erradiazio-dosi handiak ematen dira, eta, horretarako, inbaditzaileak ez diren inmobilizazio-sistemak eta tratamenduan zehar posizionamendua kontrolatzen duten sistemak (IGRT) erabiltzen dira. Horrela, erradiazioa zehaztasun izugarri handiarekin eman daiteke. Garuneko tumoreak dituzten pazienteei aplikatzen zaie (metastasiak, gliomak, meningiomak, schwannomak, paragangliomak...) edo patologia ez-tumoralak dituztenei, hala nola malformazio arteriobenosoak edo trigeminoaren neuralgia.
Erradioterapia Estereotaxikoa (SBRT)
Saio kopuru jakin batean, erradiazio-dosi handiak ematen dira planifikazio-sistemak erabiliz eta irudi bidez gidaturik, ahalik eta doitasun handiena lortzeko. Hainbat tumore motatan erabiltzen da: biriketakoa, gibelekoa, pankreakoa, hezurretakoa, giltzurrun gaineko guruinetakoa, ornoetakoa edo gongoiletakoa.
Egoitze-Erradioterapia denbora errealean
Erradioterapia mota honi esker tratamendua egunero egokitu daiteke pazientearen barne anatomiaren egoerara eta tumorean gertatzen diren aldaketetara. Minutu gutxi batzuetan, organoen eta gaixotasunaren analisi bat egiten da, eta tratamendua egokitu egiten da, ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Tratamendu mota honek aukera handiak eskaintzen dizkie gure pazienteei, eta NOU aitzindaria da hura aplikatzen.
Brakiterapia
Erradiazioa aplikatzeko beste modu bat barne-erradioterapia edo kontaktu-erradioterapia da; brakiterapia ere esaten zaiona, alegia. Terapia mota honetan aplikagailuak edo orratzak jartzen dira tratatu nahi dugun eremuaren barruan edo harekin kontaktuan. Horrela, erradiazio-dosi handiak ematen dira intentsitate eta zehaztasun handiz, ehun osasuntsuek jasotzen duten dosia minimizatuz. NOUn brakiterapia-tratamenduak egiten dira prostatako, endometrioko eta zerbixeko tumoretarako, baita bularreko, larruazaleko, ezpaineko, zakileko, esofagoko, bronkioko eta ondesteko tumoreetarako ere.
Ospitalizazioa
Ospitalizazioa
Gaixotasunaren edo tratamenduen ondoriozko konplikazioen tratamendua
Ospitaleratzea, erradioterapia aplikatzen den bitartean laguntza jasotzeko
Beste zerbitzu batzuetan ospitaleratuta dauden pazienteen balorazioa, Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuan artatua izateko beharra duten zehazteko.