Kalitate politika - NOU-Mikrobiologia - Accesible
Breadcrumb
Navigation Menu
Kalitate politika
NOU-Mikrobiologia
Kalitate politika
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Mikrobiologia Zerbitzuak kalitatearen kudeaketarako sistema bat ezarri du, UNE-EN ISO 15189 arauaren betekizunekin bat (Laborategi Klinikoak. Kalitaterako eta konpetentziarako betekizun bereziak).
ISO 15189 arauaren araberako kalitatearen kudeaketarako sistema horri esker, konfiantzazko zerbitzuak ematen ahal dizkiegu eskatzaileei eta pazienteei. Kalitatearen, jardunbide profesional egokien eta etengabeko hobekuntzaren irizpideen arabera jarduten da laborategia.
Mikrobiologia Zerbitzuko langile guztiek ezagutzen dute kalitate-politika hori, baita kalitatearen kudeaketarako sistema aplikatzetik datozen prozesu guztiak ere, eta eguneroko lanean beren gain hartu eta aplikatzen dute; horrela, kalitatearen kudeaketan parte hartzen dute.
Kalitate-politika etengabe eguneratzen da.
Kalitate-politikari esker, laborategiaren ekintza-ildo orokorrak definitzen ahal dira; besteak beste, honako hauek:
- Kalitate tekniko handiko zerbitzua eskaintzea, lortutako emaitzei buruzko diagnostikoa eta aholkularitza barne.
- Lan egiteko metodoak etengabe optimizatzea.
- Modu etikoan eta independentean jardutea, inpartzialtasunez eta zorroztasun profesionalez.
- Eskatzaileei eta pazienteei arreta ematea profesionaltasun- eta konfidentzialtasun-irizpideei jarraikiz.