Navigation Menu

Gestión del conocimiento

NOU-Mikrobiologia

Gestión del conocimiento

Prestakuntza

Prestakuntza egiten da barneko mediku egoiliarrekin (BAME), barneko farmazialari egoiliarrekin (BAFE) eta barneko biologo egoiliarrekin (BABE); urtean 2 egoiliar onartzen dira. Era berean, Analisi Klinikoetako eta Medikuntza Prebentiboko egoiliarrak Mikrobiologia Klinikoan aritzen dira txandaka.

Prestakuntzan dauden laborategiko teknikari espezialistak (LTE) gure zerbitzuan aritzen dira txandaka, bai eta biologiako eta farmaziako ikasleak ere.

Prestakuntza-programan sartuta daude saio klinikoak, urritik ekainera bitartekoak, eta irakaskuntza-akreditazioa dute. Halaber, gai monografikoak berrikusten dira mikrobiologoekin edo beste mediku batzuekin batera (laguntza eskatzen zaie), saio bibliografikoak egiten dira asteazkenetan eta egoiliarrek kasu klinikoak aurkezten dituzte astearteetan.

Ikerketa

Mikrobiologia klinikoan egiten den ikerketa gure jarduera asistentzialetik bereizi ezin den helburu saihetsezina da. Nafarroako Osasun Sare Publikoko mikrobiologoek ikerketa-talde batean parte hartzen dute; hain zuzen, FMS-Navarrabiomedeko (IdiSNA) Mikrobiologia Klinikoko Ikerketa Taldean. Ikerketa-talde finkatu bat da, eta hainbat ikerketa-proiektu egiten ditugu estatuko eta nazioarteko dirulaguntzei esker. Hala, emaitzak JCRn indexatutako aldizkari zientifikoetan argitaratzeko aukera dugu.

Profesional en un laboratorio del Servicio de Microbiología