Navigation Menu

Aurkezpena

NOU-Mikrobiologia

Aurkezpena

Profesional del Servicio de Microbiología utilizando un microscopio

Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzuko profesionalen taldeak konpromiso irmoa du mikrobiologia kliniko asistentzialaren arloko kalitatearekin eta berrikuntzarekin, baita estatuz gaindiko ikerketarekin ere. Miguel Servet fundazioan (NavarraBiomed) integratuta dago. Berrikuntza teknologikoaren, kalitatearen eta segurtasunaren aldeko konpromisoa dugu, eta, horregatik, UNE-EN ISO 15189 arauak egiaztatutako teknikak ditugu.

Erreferentziako zerbitzua gara Nafarroako Foru Komunitate guztirako. Ingresatutako pazienteak artatzeaz gain, Iruñeko barrutiko osasun-etxeetako laginak jasotzen ditugu, baita Tuterako eta Lizarrako barrutietakoak ere, haien laborategien bitartez, proba konplexuagoak egiteko.

Zerbitzuan zenbait unitate funtzional daude, mikrobiologia klinikoaren arlo guztietako eskaera diagnostikoei erantzuteko. Nafarroan organoak eta ehunak ematen dituzten guztien baheketa egiten dugu. Erkidegoan gripea zaintzeko sarean ere bagaude.

Bestalde, gure zerbitzuak PROA eta PRODIM programetan parte hartzen du, xede baitute antibiotikoen erabilera optimizatzea eta diagnostiko mikrobiologikoa egitea. 2019an, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Mikrobiologia Klinikoaren Zerbitzua erreferentziazko laborategi izendatu zuten Mikroorganismo Multierresistenteak Zaintzeko Sare Nazionalean (Red-LabRA).

Gizonezkoen sexu-transmisiozko gaixotasunen kontsultak ditugu. Gainera, Mikrobiologia Zerbitzuak 3. mailako biosegurtasun-laborategi bat du (BL3), eta, hari esker, gizakiarentzat hilgarriak izan daitezkeen gaixotasunak sortzen dituzten agente biologikoak maneiatu daitezke. Berrikuntzaren alde egindako apustuaren erakusgarri da gure Sekuentziazio Unitate puntakoa, teknologia desberdineko hainbat sekuentziadore dituena.

Jakintza sortu nahi dugu oinarrizko ikerketako eta ikerketa aplikatuko proiektu propioen bidez, eta graduaurreko eta graduondoko irakaskuntza bultzatu, NUPeko medikuntzako ikasle egoiliarrentzat, baita etengabeko prestakuntza ere, laborategiko langile guztientzat. Mikrobiologia Klinikoko ikerketa-talde bat dugu FMS-NavarraBiomeden, Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuko (IdiSNA) parte dena.

Mano con guante cogiendo un microtubo