Zerbitzuen zorroa

NOU-Bularraldeko Kirurgia

Zerbitzuen zorroa

Birikekin, arnasbideekin, toraxeko paretarekin eta gure espezialitateari dagozkion mediastinoko elementuekin zerikusia duen patologia kirurgiko osoa tratatzen dugu. Kirurgia handi anbulatorioa egiten dugu, egiten ahal den prozesuetan.​​​​​​​

Zerbitzuak

  • MEDIASTINOA

    • Mediastinoko tumoreen erauzketa irekia eta torakoskopikoa.
    • Miastenia larriaren tratamendua (timektomia torakoskopikoa).
    • Toraxeko prozesu onkologikoen estadifikaziorako zauri txikiko kirurgia (bideomediastinoskopia, bideomediastinotomia, bideotorakoskopia).
    • Trakearen eta arnasbide nagusiaren erauzketa eta anastomosia.
    • Mediastinitis infekziosoaren tratamendu kirurgikoa.​​​​​​​
  • TORAXEKO PARETA

    • Toraxeko paretako tumoreak erauztea eta pareta berreraikitzea material protesikoekin eta muskulu-larruazal plastiekin.
    • Sortzetiko deformazioak (pectus excavatum-a, pectus carinatum-a) zuzentzea "Nuss-en teknikak" , "Ravitch" eta beste parietoplastia batzuen bitartez.
    • Saihets-paretako osteosintesia, toraxeko traumatismoaren tratamenduan.
    • Lehen saihets-hezurraren erauzketa bideotorakoskopikoak.​​​​​​​
  • BIRIKAK

    • Biriketako mota guztietako erauzketak, irekiak eta torakoskopikoak
    • Biriketako berreraikitze-berrezartze teknikak (zorro erako lobektomiak, bronkoangioplastiak).
    • Biriketako biopsiak bideotorakoskopiaren bidez.
    • Enfisema dagoenean biriken bolumena murrizteko kirurgia (BMK) irekia eta torakoskopikoa.​​​​​​​
  • Pleura

    • Pneumotoraxaren, enpiemaren eta pleurako isurien tratamendu kirurgikoa (bideotorakoskopia).
    • Pleurako tumoreen tratamendua; mesoteliometarako azalgabetzeak.
    • Isuri sintomatiko gaiztoen tratamenduak (pleurodesi kimikoak).​​​​​​​
  • Diafragma

    • Diafragmaren erauzketa eta berreraikitze protesikoa.
    • Diafragmaren plikaturak.
  • BESTE BATZUK

    • Sinpatektomiak.