Ezagutzaren kudeaketa - NOU-Bularraldeko Kirurgia - Accesible
NOU-Bularraldeko Kirurgia
Ezagutzaren kudeaketa
Espezialitate kirurgikoetako egoiliarrei eta Medikuntzako fakultateetako ikasleei zuzendutako irakaskuntza zerbitzua da.
Berrikuntza dugu helburu 3D eredu anatomikoen eta zauri txikiko teknika kirurgikoen erabileran.
Unitateko erizainek, urtean zehar, prestakuntza jarduera askotan parte hartzen dute ezagutzak eguneratuta edukitzeko azken ebidentzia zientifikoetan oinarrituta. Horrela kalitate eta segurtasun irizpideak erabiltzen dituzte zainketetan.
Irakaskuntzan elkarlanean aritzen gara NUrekin eta NUPekin, Erizaintzako Graduko 20-25 ikasleren praktiken tutoretza lanak eginez.
Halaber, ikasturte bakoitzean gure unitatean egiten dituzte praktikak EZLTko lau ikaslek: María Inmaculada LHko ikastetxeko bik eta NLETSko (Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa) beste bik.