Kokapena - NOU-Bularraldeko Kirurgia - Accesible
NOU-Bularraldeko Kirurgia
Kokapena
N-3 Unitatea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Iparraldeko Pabiloiko hirugarren solairuan dago, A eraikineko (Nafarroako Ospitalea zena) sarrera nagusiaren gainean.
Eskaileretatik edo igogailutik du sarbidea, pabiloi bereko beheko solairutik zuzenean, edo alboko H-3 pabiloian barrena.
Unitateak larrialdietarako bi irteera ditu:
- Hegoaldeko korridorearen amaieran dagoena. Suaren kontrako ateak ditu eta kanpoaldeko eskailera batera ematen du.
- Suaren kontrako ate bat, Unitatea N pabiloiko eskailera arruntekin eta H pabiloiarekin lotzen duena.
Lau igogailu daude guztira. Hiru erabiltzen dira pazienteak eramateko, eta horietako bat ebakuntza-gelekin zuzenean komunikatuta dago.
Logelak
Unitateak erabilera partekatuko 15 logela (bikoitzak) eta banako bi gela ditu, paziente obesoentzat egokituak. Argi naturala dute eta ongi aireztatuta daude. Gela horietan pazienteentzako 32 unitate daude guztira, denak berdin-berdin hornituta.