Jarduerari buruzko datuak

NOU-Bularraldeko Kirurgia

Jarduerari buruzko datuak

Gure konpromisoa da kalitatezko zainketak eskaintzea pazienteari modu integral, jarraitu eta pertsonalizatuan, azkar susper dadin eta ahalik eta osasuntsuen jaso dezan ospitaleko alta. Autonomia pertsonal handiena sustatzera bideratutako zainketak dira, eskura dagoen ebidentzia zientifikoan oinarrituak eta pertsonen arteko harreman guztiz begirunetsuen bitartez emanak.

Zerbitzuak batez beste 200 ebakuntza kirurgiko baino gehiago egiten ditu urtean, eta gehienetan erabiltzen ditu oso zauri txikia eragiten duten teknikak; kanpo kontsultetako 600 saio eta barne kontsultetako 300 saio baino gehiago egiten dira urtean; Zerbitzuko espezialistek Estatuko eta nazioarteko goi mailako espezializazio ikastaroetan parte hartzen dute ikasle nahiz irakasle gisa.

Modu aktiboan parte hartzen dugu Birikako Minbiziaren Diziplina Anitzeko Unitatean, eta Zerbitzuaren bizkortasunari esker itxarote-zerrenda oso laburra da gaixotasun onkologikoetarako, pazientearen mesedetan, ez baitu bi aste baino gehiago itxaron behar ebakuntza egiteko.

Gure jardueraren emaitzak, itxarote-zerrendei, morbimortalitateari eta ospitaleko egonaldiari dagokienez, Estatuko batez bestekoen parekoak dira gutxienez ere.

Erizaintzako langileei dagokienez, desberdintasunak daude lana antolatzeko eran. Erizaintzako diplomadunek artapen zama banatzen dute txanda bakoitzean zenbait paziente zaintzeko ardura hartuz, 8-16 bitartean, lan txandaren arabera, halako moduan non pazienteak erreferentziako profesional bat daukan txanda bakoitzean.

EZTLek Unitatean ospitaleratutako paziente guztien zaintzaren eta arretaren ardura hartzen dute oro har.

Bi kasuetan badira txanda bakoitzeko denbora tarte zehatzetan programatutako zereginak, beharrezkoak direnak Unitatearen funtzionamendu egokirako eta dauden baliabideen aprobetxamendu onerako, hala nola: pazienteak garbitu eta mobilizatzea, botikak banatzea, otorduak banatu eta jasotzea...

Bestalde, paziente bakoitzaren unean uneko beharren arabera ere lan egiten da. Horretarako, oheburuan eta logelako komunean Erizaintzako Kontrolera deitzeko sistemak daude.

2023. urtea

Ebakuntzak
  • 199 Programatuak
  • 30 Presakoak
Ospitalizazioa
  • 377 Ospitaleratzeak
  • 1.428 Egonaldiak
  • 3,8 Batez besteko egonaldia egunak
Kontsulta medikoak
  • 115 Lehen kontsultak
  • 681 Berrikuspenak