Lan elkartuko kooperatiba eta lan-sozietateendako dirulaguntza, pertsona langabetuak bazkide gisa hartzeagatik

Oinarrizko informazioa

Lan elkartuko kooperatibak eta lan-sozietateak.

Zenbateko aldakorreko dirulaguntza (2.000 eurotik gorakoa), enpresan lanean hasten denaren egoera pertsonalen arabera.

Enpresa onuradunek gutxienez bi urtez (laguntza ematen den egunetik zenbatzen hasita) mantendu beharko dute bazkide-langile gisa laguntzaren xede den edo diren pertsona edo pertsonak, edo, baja emanez gero, beste pertsona batek ordezkatu beharko du, bi urteak bete arte.

Laguntza hau ez da bateragarria helburu bererako ematen diren bestelako laguntzekin edo dirulaguntzekin.

Laguntza horiek minimisen mende daude (ikus Erregelamendua "Araudia" apartatuan).

Eskabide telematikoa egitean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira (eskaneaturik, fitxategi bereizietan eta izenarekin behar bezala identifikaturik):

Oharra: eskabideak aurkeztean, atxikitzen ahal diren fitxategien tamaina mugaturik dago (artxiboko 20 mega, eta 200 mega artxibo guztien artean). Kasu horietan, igorri baino lehen, fitxategiak konprimitzen ahal dira (esate baterako, zip formatuan), edo dokumentua zenbait artxibotan zatitzen ahal da.

  • Dirulaguntza eskatzeko arrazoi diren bazkide-langile berrien zerrenda (IX. eranskina).
  • Bestelako laguntzen adierazpena (I. eranskina).
  • Enpresaren jarduerari buruzko adierazpena (II. eranskina).
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (IV. eranskina).
  • Sortu berriak ez diren enpresen kasuan bakarrik: guztizko plantillaren bilakaera lantoki guztietan, eskaera honen xede diren kontratazioaren edo kontratazioen aurreko 6 hilabeteetan (V. eranskina).
  • Enpresa sortu berrien kasuan: bazkide-langileen zerrenda eta enpresan duten partaidetza (VI. eranskina).
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (VII. eranskina).
  • Entitateak Gizarte Segurantzan alta emanda egon behar duen langilerik ez badu, alderdi horri buruzko legezko ordezkariaren aitorpena aurkeztuko du (VIII. eranskina).
  • Gardentasun betebeharra baduzu, bete eta igorri honako eranskin hauek:
    Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena.
    Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartela.
  • Enpresa ekonomia-jardueraren gaineko zergan (EJZ) alta emanda egotearen kopia.
  • Entitatea eratzeko eskritura edo akta, eta estatutuak. Dokumentu horiek eskabidearen datara eguneratuta aurkeztu beharko dira. Sozietatean sartzen den bazkide berria eraketa eskrituran jasota ez badago, bazkideen liburuetako orrialdeen eta sozietatearen kapitalerako diru ekarpenen fotokopia (ekarpen horien bankuko frogagiriekin batera), non adieraziko baita kooperatiban sartzen den bazkidea, edo eskritura publikoa edo agiri baliokidea (fotokopia), bazkide berria lan-sozietatean sartu dela frogatzen duena. Dirulaguntzaren xede den bazkide-langile berriaren kasua denean epe zehatzeko bazkide-langile bat izaera mugagabeko bazkide-langile bihurtzea, aurreko paragrafoan aipatzen den dokumentazioaz gain, zuzendaritza kontseiluaren erabakia eta aldaketa hori jasotzen duen kontratu sozietarioa.
  • Pertsona juridiko baten izenean eta haren ordezkari gisa jarduten duen pertsona fisikoak dirulaguntza eta laguntza publikoak emateko prozeduran Herri Administrazioaren aurrean jarduteko ahalorde nahikoa eta iraunkorra izatearen eskritura, salbu eta estatutuetan badago jasoa ordezkaritza-gaitasuna.
  • Alta edo datuen aldaketa dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean (TA 2/R edo TA 0521/B), sartzen den bazkide-langile bakoitzari dagokionez.
  • Lan-kontratua edo ziurtagiria, kooperatiben kasuan, sartutako langabeak bazkide-langile edo lan-bazkide gisa izandako altaren eta lanean segitzen duela adieraziko duena.
  • Sozietatearen legezko ordezkariaren ziurtagiria, honako hau jasotzen duena: enpresan sartzen den mugagabeko bazkide-langileak ez duela izaera hori izan enpresan sartu aurreko bi urteetan (enpresa sortu berria ez bada soilik).
  • Hala badagokio, sartzen den bazkidearen langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean ordaintzea onartzeko Ebazpena (eskaera, oraindik aitortua ez badago), eta langabezia-prestazioaren aitorpenaren jakinarazpena (fotokopia).
  • Hala badagokio, desgaitasun-ziurtagiria (fotokopia).
  • Erditzea, adopzioa edo harrera gertatu eta hurrengo 24 hilabeteetan bazkide-langile gisa sartzen diren langabeen kasuan: erregistro Zibilaren ziurtagiria edo familia liburua.
  • Gizartean eta lan munduan txertatzeko prozesua bukatu duten pertsonak badira: gizartean eta lan munduan txertatzeko zentroaren ziurtagiria.
  • Enpresako aldi bateko lan-kontratudunen kasuan: lan-kontratuaren kopia.
  • Langabea lanaldi partzialarekin sartzen bada lan-sozietate batean: lan-kontratuaren kopia bat. Lanaldi partzialeko laneratzea kooperatiba batean egiten denean: Batzar Nagusiaren edo Kontseilu Errektorearen erabakiaren ziurtagiria, lanorduen kopurua, orduen banaketa eta horren hileko, asteko edo eguneko zehaztapena jasoko dituena, zehaztuz lanean hasten den bazkide-langileak enpresan lanaldi osoko ohiko lanaldiarekiko bete behar duen partzialtasun ehunekoa.
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.
  • Bankuko ziurtagiriak, 4. oinarriko 2. puntuan aipatzen den diru-ekarpena egin izana frogatzen dutenak, horietan egiaztatzen baita enpresa eskatzailearen edo enpresako ekarpen/partaidetza hori eskualdatzen duenaren, laguntza eskaeraren xede den bazkide berriaren eta bankuko kontuen arteko trazabilitatea.
  • 246E/2024 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 6251E/2023 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 151E/2023 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 21428E/2022 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 86E/2022 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 4275E/2021 Ebazpena, gastua egiteko baimena kentzen duena.
  • 48E/2021 Ebazpena, gastua egitea baimentzen duena.
  • 1637E/2019 Ebazpena, 507E/2019 Ebazpena aldatzen duena.
  • 507E/2019 Ebazpena, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak arautzen dituena.
  • Minimisen araudia.
    Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.
    Erregelamendu horrekin bat, Europar Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izanen hiru urteko edozein alditan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
    Horretarako, enpresek hiru urteko edozein alditan jasotako beste de minimis laguntzak aitortu behar dituzte.

Tramitazioa

Epea: 24/03/27 - 24/10/31

Hilabete bat Gizarte Segurantzan alta ematen denetik hasita, baldin eta dagokion gastuaren baimena argitaratu bada. Bestela, hilabete bat baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 42 44 52 / 848 42 44 59
Posta elektronikoa: economiasocial@navarra.es​​​

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time