2025ean Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategiarekin lotutako prestakuntza ekintzak, landunei zuzendutakoak, egiteko dirulaguntzak

2025/09/18an geratzen den saldoa: 12.096,68 euro.

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza erakundeak, publikoak zein pribatuak, barnean sartuta titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak, Prestakuntza Erakundeen Erregistroan inskribatuta daudenak, dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak irakasteko.

Eman beharreko prestakuntza:

  • Prestakuntza teknikoa honako hauek osa dezakete:
    • Prestakuntza espezialitate bakar bat, baldin eta ez badago jasota irailaren 9ko 30/2015 Legearen 20.3 artikuluan aurreikusitako Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan, edo
    • Prestakuntza espezialitatez osaturiko prestakuntza ibilbide bat (espezialitate horiek Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan egon ala ez), edo espezialitate horietako moduluak, baldin eta katalogo horretako moduluak badira.
  • Eraldaketa digitalari, garapen jasangarriari eta genero-zeharkakotasunari buruzko prestakuntza.

Prestakuntza espezialitateak ez dira lotuta egonen profesionaltasun ziurtagiri bat lortzearekin.

Eskabideak NAOn deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik 2025eko azaroaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Prestakuntza ekintzak dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera gauzatu ahal izango dira, 2026ko ekainaren 30era arte.

Aurrekontua: 350.000 euro.

Eskaera egiteko:

  • Eskaera fitxa
  • Eskaeraren sinatzaileak duen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Eskatutako prestakuntzaren Laburpena-Memoria-Aurrekontua.
    • Modulu ekonomikoak (kontsultatzeko dokumentua).
    • Modalitate mistoan eman daitezkeen PO espezialitate guztiak eta PO ez diren batzuk modalitate presentzialean eta mistoan eman daitezke. Hori baieztatzeko kontsultatu SEPEren espezialitate-bilatzailean.
  • Prestakuntza espezialitatea Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan jasota ez badago, alta eman beharreko espezialitatearen prestakuntza programa.

Ikastaroa hasi aurretik: Datu pertsonalen tratamenduaren arduradunaren akordioa.

Gardentasun adierazpenerako:

  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena
  • I. Eranskina: Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera eta dedikazio araubideari buruzko adierazpena
  • II. Eranskina: Kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioei buruzko adierazpena
  • Urteko azken kontuen kopia batarduketen jarraipena egiteko

Jardueraren jarraipena egiteko: Zentroen dokumentazioa.

Tramitazioa

Epea: 25/09/18 - 25/11/15

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/02/07 - 25/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/03/10 - 25/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/02/07 - 26/07/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/02/07 - 26/07/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/03/03 - 26/07/01

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Telefonoak: 848 424 481 / 848 424 432
Posta elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.