Prestakuntza egiteko dirulaguntza, lehentasunez langabeei zuzendua 2024

Oinarrizko informazioa

Prestakuntza entitate publikoak edo pribatuak, titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak barne, baldin eta kasuan kasuko Prestakuntza Entitateen Erregistroan inskribaturik badaude dirulaguntzaren xede diren prestakuntza espezialitateak irakasteko. Horrez gain, diruz lagundutako ekintzaren berri emateko jarduerak egin baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatean behar bezala inskribatutako instalazioak eduki beharko dituzte eskatutako prestakuntza espezialitateak emateko.

Dirulaguntzaren xede diren prestakuntza ekintzak oinarri arautzaileen III. eranskinean jasotakoak dira. Prestakuntza espezialitate bakar batez edo hainbat espezialitatez osatuta egon daitezke, eta prestakuntza ibilbide deituko zaio horri.

Berritasun gisa, ekintzak euskaraz ere eman ahal izango dira. Nolanahi ere, III. eranskinean horrela adierazitakoak hizkuntza horretan eman beharko dira, eta ezin izango dira beste hizkuntza batean eman.

Prestakuntza ekintzak dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo egunetik hasi eta 2025eko ekainaren 30era arte egin ahal izango dira.

Aurrekontua: 900.000 euro.

 

Eskaeraren agiriak:

  • Eskabidea.
  • Eskabidea sinatzen duen pertsonaren edo pertsonen ordezkaritzaren egiaztagiria.
  • Entitateak eskatutako prestakuntza-ekintzen laburpen-memoria-aurrekontua.
  • Akordioa edo prestasun-kontratua, egiaztatutako instalazioak ez beste instalazio batzuetan prestakuntza eman nahi duten entitateen kasuan.
  • 11.2 oinarrian adierazitako berdintasun-irizpidea egiaztatzea.

Ikastora hasi aurretik: Datu pertsonalen tratamenduaren ardunadunaren akordioa.
Akordioa behar bezala sinatuta bidali sgestionf@navarra.es helbidera, diruz lagundutako prestakuntza hasi aurretik.

Gardentasun adierazpenerako:

  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena.
  • I. Eranskina: Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera eta dedikazio araubideari buruzko adierazpena.
  • II. Eranskina: Kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioei buruzko adierazpena.
  • Urteko azken kontuen kopia bat.

Prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko:

Tramitazioa

Epea: 24/04/18 - 25/12/31

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua     
Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala
Telefonoak: 848 42 44 81 / 848 42 44 32
Posta elektronikoa: sgestionf@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.