Gardentasuna adierazteko:
Ikus betetzeko jarraibideak.
Eskaera egiteko:
a) Dirulaguntzaren eskabidea
b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen agiria.
c) Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dagoela frogatzeko agiria. Egoitza Nafarroatik kanpo duten entitateek aurkeztu beharko dituzte estatutuen kopia bat eta dagokion erregistroan inskribatuta daudela frogatzeko adierazpena.
d) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
e) Erantzukizunpeko adierazpena, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.
f) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera. Baldin Nafarroako Gobernuari lehenbiziko aldiz eskatzen bazaio dirulaguntza, edo aldatu bada aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua, izapide honen bidez egin behar da eskaera: Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko.
g) Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso duen adierazten duena.
h) Toki-entitateak ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.
Ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.
Eskatutako agiriek bete beharreko baldintzei buruzko argibide gehiagorako, ikus deialdiaren 4. puntua.