Gizarte entitateendako dirulaguntzak 2025ean, zahartze osasuntsua sustatzeko

Oinarrizko informazioa

Fundazioak, gizarte ekimeneko kooperatibak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak.

Deialdi honen helburua da ezartzea zer baldintzatan emanen zaizkien dirulaguntzak fundazioei, gizarte ekimeneko kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei, garatu ditzaten zahartze aktiboa eta osasuntsua sustatzeko programa komunitarioak.

Eskaera egiteko:

a) Dirulaguntzaren eskabidea

b) Dirulaguntza eskatzen duenaren ordezkaritza frogatzen duen agiria.

c) Nafarroako Foru Komunitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dagoela frogatzeko agiria. Egoitza Nafarroatik kanpo duten entitateek aurkeztu beharko dituzte estatutuen kopia bat eta dagokion erregistroan inskribatuta daudela frogatzeko adierazpena.

d) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

e) Erantzukizunpeko adierazpena, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Dirulauntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13 artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

f) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera. Baldin Nafarroako Gobernari lehenbiziko aldiz eskatzen bazaio dirulaguntza, edo aldatu bada aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua, izapide honen bidez egin behar da eskaera: Banku-kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko.

g) Erantzukizunpeko adierazpena, helburu bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso duen adierazten duena.

h) Toki-entitateak ordezkatzen dituzten gizarte ekimeneko kooperatibek hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute.

Ez dago b), c), d) eta f) letretan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira, betiere datu horiek ageri direneko espedientea edo deialdia adierazten bada eta aurkeztu zirenez geroztik aldaketarik gertatu ez bada.

Eskatutako agiriek bete beharreko baldintzei buruzko argibide gehiagorako, ikus deialdiaren 4. puntua.

Tramitazioa

Epea: 25/10/06 - 25/12/18

  • 2025eko azaroaren 30era arte, egun hori barne: ordainketa aurreratua jaso ez duten erakundeentzat.
  • 2025eko abenduaren 18ra arte, egun hori barne: ordainketa aurreratua jaso duten erakundeentzat.

Jarraibideak:

Justifikatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre, ahal dela:

  • Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Erregistroa (ISPLN)
    Leyre kalea, 15
    31003 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

31E/2025 Ebazpena, deialdia ebazten duena (argitalpen-data: 2025/05/21).

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua
Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atala
Leire kalea, 15
31003 Iruña
Telefonoa (teknikariak): 848 421 471 / 848 428 506
Telefonoa (administrariak): 848 423 450
Posta elektronikoa: isp.promocion@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención a programas comunitarios de promoción envejecimiento activo y saludable

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.