Zenbateko aldakorreko dirulaguntza (2.000 eurotik gorakoa), enpresan lanean hasten denaren egoera pertsonalen arabera.
Enpresa onuradunek gutxienez bi urtez (laguntza ematen den egunetik zenbatzen hasita) mantendu beharko dute bazkide-langile gisa laguntzaren xede den edo diren pertsona edo pertsonak, edo, baja emanez gero, beste pertsona batek ordezkatu beharko du, bi urteak bete arte.
Laguntza hau ez da bateragarria helburu bererako ematen diren bestelako laguntzekin edo dirulaguntzekin.
Laguntza horiek minimisen mende daude (kontsultatu Erregelamendua Araudia apartatuan).
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskabide telematikoa egitean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira (eskaneaturik, fitxategi bereizietan eta izenarekin behar bezala identifikaturik).
Sartzeari buruz
Dirulaguntza eskatzeko arrazoi diren bazkide-langile berrien zerrenda (IX. eranskina).
Bankuko ziurtagiriak, 4. oinarriko 2. puntuan aipatzen den diru-ekarpena egin izana frogatzen dutenak, horietan egiaztatzen baita enpresa eskatzailearen edo enpresako ekarpen/partaidetza hori eskualdatzen duenaren, laguntza eskaeraren xede den bazkide berriaren eta bankuko kontuen arteko trazabilitatea.
Lan-kontratua edo ziurtagiria, kooperatiben kasuan, sartutako langabeak bazkide-langile edo lan-bazkide gisa izandako altaren eta lanean segitzen duela adieraziko duena.
Urtebetetik gorako enpresen kasuan: Sozietatearen legezko ordezkariaren ziurtagiria, honako hau jasotzen duena: enpresan sartzen den mugagabeko bazkide-langileak ez duela izaera hori izan enpresan sartu aurreko bi urteetan.
Eskatutako zenbatekoari/kolektiboari dagokionez, dagokionaren arabera:
Sartzen den bazkidearen langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean ordaintzea onartzeko Ebazpena (eskaera, oraindik aitortua ez badago).
Desgaitasun-ziurtagiria.
Erditzea, adopzioa edo harrera gertatu eta hurrengo 24 hilabeteetan bazkide-langile gisa sartzen diren langabeen kasuan: erregistro Zibilaren ziurtagiria edo familia liburua.
Gizartean eta lan munduan txertatzeko prozesua bukatu duten pertsonak badira: gizartean eta lan munduan txertatzeko zentroaren ziurtagiria.
Enpresako aldi bateko lan-kontratudunen kasuan: lan-kontratuaren kopia.
Langabea lanaldi partzialarekin sartzen bada lan-sozietate batean: lan-kontratuaren kopia bat.
Lanaldi partzialeko laneratzea kooperatiba batean egiten denean: Batzar Nagusiaren edo Kontseilu Errektorearen erabakiaren ziurtagiria, lanorduen kopurua, orduen banaketa eta horren hileko, asteko edo eguneko zehaztapena jasoko dituena, zehaztuz lanean hasten den bazkide-langileak enpresan lanaldi osoko ohiko lanaldiarekiko bete behar duen partzialtasun ehunekoa.
Enpresa ekonomia-jardueraren gaineko zergan (EJZ) alta.
Enpresa sortu berrien kasuan: bazkide-langileen zerrenda eta enpresan duten partaidetza (VI. eranskina).
Sortu berriak ez diren enpresen kasuan bakarrik: guztizko plantillaren bilakaera lantoki guztietan, eskaera honen xede diren kontratazioaren edo kontratazioen aurreko 6 hilabeteetan (V. eranskina).
Entitatea eratzeko eskritura edo akta, eta estatutuak. Dokumentu horiek eskabidearen datara eguneratuta aurkeztu beharko dira. Sozietatean sartzen den bazkide berria eraketa eskrituran jasota ez badago, bazkideen liburuetako orrialdeen eta sozietatearen kapitalerako diru ekarpenen fotokopia (ekarpen horien bankuko frogagiriekin batera), non adieraziko baita kooperatiban sartzen den bazkidea, edo eskritura publikoa edo agiri baliokidea, bazkide berria lan-sozietatean sartu dela frogatzen duena. Dirulaguntzaren xede den bazkide-langile berriaren kasua denean epe zehatzeko bazkide-langile bat izaera mugagabeko bazkide-langile bihurtzea, aurreko paragrafoan aipatzen den dokumentazioaz gain, zuzendaritza kontseiluaren erabakia eta aldaketa hori jasotzen duen kontratu sozietarioa.
Pertsona juridiko baten izenean eta haren ordezkari gisa jarduten duen pertsona fisikoak dirulaguntza eta laguntza publikoak emateko prozeduran Herri Administrazioaren aurrean jarduteko ahalorde nahikoa eta iraunkorra izatearen eskritura, salbu eta estatutuetan badago jasoa ordezkaritza-gaitasuna.
Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko
Dirulaguntzaren eskaera aurkeztu ondoren, eskabidearen erregistro-zenbakiarekin, izapide-fitxa honetako Tramitazioa atalera jo behar da (ikus behean). Sakatu Gardentasun-adierazpenaren aurkezpena. "Espediente-zenbakia" eremuan, adierazi eskaeraren "erregistro-zenbakia".
Enpresak/erakundeak Aitorpenaren dokumentua osatu behar du. Urteko 20.000 eurotik gorako dirulaguntzak jaso baditu edo emandako zenbatekoak urteko diru-sarreren % 20 gainditzen badu, betiere gutxienez 5.000 eurora iristen badira, honako dokumentu hauek erantsi:
Azken urteko kontuak, balantzearekin, galera-irabazien egoera-orriarekin eta memoriarekin, fitxategi bakarrean.
Oharra: eskabideak aurkeztean, atxikitzen ahal diren fitxategien tamaina mugaturik dago (artxiboko 20 mega, eta 200 mega artxibo guztien artean). Kasu horietan, igorri baino lehen, fitxategiak konprimitzen ahal dira (esate baterako, zip formatuan), edo dokumentua zenbait artxibotan zatitzen ahal da.
507E/2019 Ebazpena, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan bazkide gehiago sartuz enplegua sustatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak arautzen dituena.
Minimisen araudia.
Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.
Erregelamendu horrekin bat, Europar Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izanen hiru urteko edozein alditan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago.
Horretarako, enpresek hiru urteko edozein alditan jasotako beste de minimis laguntzak aitortu behar dituzte.