Hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzak. 2023-2024 ikasturtea

Oinarrizko informazioa

1. Hezkuntza Bereziko Bekak: jantokia, garraioa eta erresidentzia.

  • 3 eta 21 urte bitarte izatea (2023ko abenduaren 31n beteak).
  • Familiaren 2022ko per capita errenta, 18.000 eurotik gorakoa ez izatea.
    • Baldintza honek ez du eraginik izanen Hezkuntza Bereziko ikastetxeetarako garraiorako beketan.
    • Baldintza ekonomiko hori ez da kontuan hartuko hezkuntza bereziaren gela alternatiboetan (GA) eta egokitzapen unitateetan edo autismoaren espektroko nahasmendukoetan (EU/AEN) eskolatutako ikasleentzako jantokiko beketan.
  • Edozein maila edo gradutako ikasketak egitea:
    • Hezkuntza Bereziko ikastetxeak
    • Hezkuntza Bereziko ikastetxeen gela alternatiboak (GA)
    • Egokitzapen unitateak edo autismoaren espektroko nahasmenduko gelak (EU/AEN)
    • Curriculum Bereziko Unitateak (CBU)
    • Lanbide Heziketa Bereziko zikloak
    • Mugitzeko edo entzuteko ezgaitasuna duten ikasleentzako ikastetxe arruntak, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko (NHEBZ)ko taldeek proposatuak.

2. Laguntzak: Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako.

  • Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak:
    • Haur Hezkuntza
    • Lehen Hezkuntza
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
    • Oinarrizko Lanbide Heziketa
  • 3 eta 18 urte bitarte izatea (2023ko abenduaren 31n beteak).
  • Familiaren 2022ko per capita errenta, 18.000 eurotik gorakoa ez izatea.
  • Hezkuntza premia bereziak izatea, jarraian adierazitako egoera baten ondorioz:
    • Adimen-desgaitasunari, AENri, komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmendu larriari, entzumen-desgaitasunari, ikusmen-desgaitasunari, mugimen-desgaitasunari eta jokabidearen nahasmendu larriari lotutako Hezkuntza premia bereziak.
    • Heltze atzerapena Haur Hezkuntzako etapan.
    • Adimen gaitasun handiak, beren ikastetxeko prestakuntzaren osagarri diren jarduerak behar dituztenak.
    • 5 urtetik aurrera logopediaren beharra duen hizkuntzaren garapenaren nahastea.
    • Arreta nahasmendua (ArN), arlo instrumentaletan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, baldin eta Errekuperazio Programak (EP) eta Sartzeko curriculum egokitzapenak (SCE) aplikatzen ari badira, eta Educan EP-SCE gisa jaso bada.
    • Ikaskuntzaren nahastea, larritasun maila ertain edo larrikoa, trebetasunetan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, betiere curriculumera sartzeko eta hura indartzeko neurriak aplikatzen ari badira, eta Educan EP-SCE gisa jaso bada.

Desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako laguntza:

  • Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak.
  • 16tik 21 urte bitarteko adina izatea, betiere 2023ko abenduaren 31n beterik.
  • Psikiko, zentzumenezko edo mugimenezko desgaitasuna edo nahaste psikiatriko larriak izatea eta laguntza pedagogiko berezia edo garraio egokitua behar izatea.
  • Unibertsitateaz kanpoko derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza osatzen du:
    • Batxilergoa
    • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketa
    • Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako lanbide ikasketak
    • Erdi eta goi mailako Kirol Irakaskuntzak

Guztira 445.000 euro, honela banatuta:

  1. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapak: 260.000 euro.
  2. Haur Hezkuntzako etapa: 165.000 euro.
  3. Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko etapa: 20.000 euro.
  • Hezkuntza Berezirako bekak:
    • Jantokia: 500 euro bitarte.
    • Garraioa: 2.500 euro bitarte.
    • Egoitza: 1.800 euro arte (baldin familiaren etxetik ikastetxera 30 km-tik gora badago).
  • Laguntzak, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako:
    • Hezkuntza premientzako laguntza: 1.300 euro arte.
    • Adimen Gaitasun handientzako laguntza: 700 euro arte.
    • Psikomotrizitate tratamenduak (soilik Haur Hezkuntzako ikasleentzat): 1.300 euro arte.
    • Garraioa: 500 euro arte (laguntza zentrora dagoen distantzia 8 km-tik gorakoa bada).
  • Desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako laguntza:
    • Laguntza: 1.500 euro arte.
    • Garraioa: 500 euro arte (laguntza zentrora dagoen distantzia 8 km-tik gorakoa bada).

Prozeduraren urratsak:

  • Behin-behineko ebazpena
  • Erreklamazioak
  • Behin betiko ebazpena
  • Gastuen justifikazioa
  • Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen ordainketa

Eskaera guztietarako ezinbesteko dokumentazioa:

Online eskaera: behin eskaera epea zabaltzen dela, on-line eskaera bete beharko da, fitxa honetan bertan aktibatuko den "Tramitazio" ataletik. Sartzeko identifikazio modu hauek erabil daitezke: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, Cl@ve edo EDUCAko kredentzialak .

Honako agiri hauek erantsi behar dira:

  1. Aitaren, amaren edo tutorearen NANaren fotokopia.
  2. Familia liburuaren fotokopia osoa.
  3. Ikaslearen gurasoak bereizirik edo dibortziaturik baldin badaude eta zaintza ez badute partekatua, ikaslea laguntza eskatu duenaren mende dagoela adierazten duen agiria.
  4. Eskatzailearen familia unitateko kideek 2022an aurkezturiko Errenta aitorpenen fotokopia osoa (Errenta aitorpenak inprimatzea). Kustodia partekatua bada, bi gurasoen aitorpenen fotokopia. Familia unitateak 2022ko Errentaren aitorpena egin ez badu, legez horretara beharturik ez dagoelako, horrela adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko du eskabidearekin batera (Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiri telematikoak).
  5. Familia bizilekuaren ziurtagiria (erroldatzea).
  6. Banku-titulartasunaren ziurtagiria

Beken eskabideetarako, ondokoa gehitu beharko da:

  1. III Eranskina: beka eskatzen denean bete beharreko eranskina.
  2. V Eranskina: MEC beka ez eskatzearen justifikazioa.

Laguntzen eskabideetarako, ondokoa gehituko da:

  1. IV Eranskina: laguntza eskatzen denean bete beharreko eranskina.
  2. Laguntza eman behar duen entitatearen txostena, programaren laburpena eta dagokion ikastetxearekiko koordinazioa aipatuta, eta laguntzaren kostuaren aurrekontua ziurtatzen duen agiria.
  3. V Eranskina: MEC beka ez eskatzearen justifikazioa.

Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasleendako laguntzen eskabideetarako, ondokoa gehituko da:

  • Desgaitasun-mailaren kalifikazioaren ziurtagiria, adimen, ikusmen, entzumen eta mugimen desgaitasunaren maila %33koa edo handiagoa dela adierazten duena.
  • Osasun ziurtagiria, ikasleak nahasmendu psikiatriko larria duenean.

50/2024 Ebazpena, 2023-2024 ikasturteko deialdia onesten duena.

Emaitzak

Behin-behineko Ebazpena:

Harremanetan jartzeko

Inklusio Atala
Santo Domingo, 8
31001 Iruña
Telefonoak: 848 424 804 / 848 426 230 / 848 423 903
Posta elektronikoa: educacion.especial@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time