Errentaren eta Ondarearen aitorpenak kontsultatu

Azkeneko ekitaldietako Errentaren eta Ondarearen aitorpenak ikusi eta inprimatzeko aukera ematen du. Bideo honetan azaltzen da nola egin.

Aukera ematen du, halaber, zenbait egoeratan aitorpenak helbide fiskalera bidaltzea eskatzeko.

Tramitazioa

Epea: Urte osoan zabalik

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Ogasunaren NAN + PINarekin
  • Cl@verekin

Gehienez ere 20MB-ko fitxategiak erantsi ahal dira.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Epea: Urte osoan zabalik

Jarraibideak:

Eskatzen ahal da 2019 eta/edo 2020ko ekitaldietako aitorpenen eta datu fiskalen kopia bat bidaltzeko Nafarroako Foru Ogasuneko datu basean dagoen helbide fiskalera, ohar hauei jarraituz:

  • Egiaztagiri elektronikorik ez dutenek bakarrik erabil dezakete zerbitzua: Cl@ve, Certificado Digital edo Ogasuneko PINa. Egiaztagiri horietariko bat dutenek aitorpena ikusi eta inprimatu behar dute.
  • Zergadun bakoitzeko bi eskaera baino ez dira onartuko.

Harremanetan jartzeko

Gai horren inguruko kontsulta fiskalak egiteko:

  • Internet bidezko arreta
  • Telefono bidezko arreta: 948 106 106 (ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etik 17:30era; ostiraletan eta uztailean-abuztuan, 8:30etik 15:00etara).

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.