Nafarroako Foru Ogasunak emandako ziurtagiri telematikoak

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Ogasunak emandako ondoren aipatzen diren ziurtagiriak internet bidez eskuratzeko aukera ematen du:

  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Zorrak (IFZ sartuz)
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea (kontratistak)
  • Ohiko etxebizitzagatiko kenkaria
  • BEZ zergaren subjektu pasiboa izatea
  • Errentaren zerga- eta likidazio-oinarriak
  • Kontura egindako atxikipenak (190 eredua)
  • Ekonomia-jardueren gaineko Zerga (EJZ)
  • Ekonomia-jardueren gaineko Zerga, Historikoa (EJZ)
  • Tributazio erregimena BEZ zergan
  • Egoitza fiskala
  • Egoitza fiskala (hitzarmenik gabe)
  • Itzultzeko dauden saldoak
  • Zerga-oinarri orokorrak eta bereziak
  • Errenta ziurtagiria

Zure ziurtagiria aurkitzen ez baduzu, kontsultatu “Tramitatzeko beste modu batzuk”, Tramitazioa atalean.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Ogasuneko PINa erabiliz, bakarrik pertsona fisikoek lortu ditzakete ziurtagiriak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Ogasunaren NAN + PINa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Zure ziurtagiria aurkitzen ez baduzu, eskatu ezazu Bidali iezaguzu zure kontsulta atalaren bidez, edo eskabide baten bidez dagokion esteka klikatuz, erakunde laguntzailea (aholkularitza, gestoria, etab.) izan edo ez:

Erakunde laguntzailea naiz

EZ naiz erakunde laguntzailea

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.