Etxebizitza alokatzeko David laguntzak

Etxebizitza eskuratzeko kenkarien programaren bidez (David), diru-sarrera txikiak dituztenei laguntza ematen zaie etxebizitzaren hileko alokairua ordaintzeko

Oinarrizko informazioa

Nafarroan alokairuko etxebizitza batean bizi diren pertsonak edo familiak, diru-sarrera txikiak dituztenak.

Laguntza eskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira: 

  1. Etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan izena emanda egotea laguntza eskatu aurreko urtea amaitu baino lehen. Hau da izena emateko esteka: eskatzaileen errolda.
  2. Gutxienez 5.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak izatea, eta diru-sarrera haztatuak gehienez SARA nahikotasun-indizea halako 1,7 izatea. Kalkulatu familiaren diru-sarrerak eta SARAn duten baliokidetasuna. Indize hori kalkulatzeko, epea amaitua duen azken kanpainako errenta-aitorpena hartzen da erreferentziatzat. Hau da: azken kanpaina irekita badago oraindik, aurreko kanpainako aitorpena hartu behar da kontuan. 507 laukia (zerga-oinarria) eta 529 laukia (errenta salbuetsiak) hartu behar dira kontuan.
  3. Alokatutako etxebizitzak Nafarroan egon behar du.
  4. Hileko errenta ezin da 700 eurotik gorakoa izan.

 Ezin da laguntzarik jaso inguruabar hauetakoren bat betetzen bada: 

  1. Etxebizitza baten titularra izatea edo azken 5 urteetan etxebizitza bat eskualdatu izana, Nafarroako Foru Komunitatean nahiz hortik kanpo.
  2. Jabearen ahaidea izatea, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara arte (gurasoak, amatxi-aitatxiak, anai-arrebak, amaginarreba-aitaginarrebak, koinatu-koinatak).
  3. Aurrezkiaren zati bereziko diru-sarrera gisa 5.000 euro baino gehiago aitortu izana. Errentako aurrezkiaren zati berezia honako hauen dibidenduetatik dator: banku-kontuak, akzioak, eta akzioak, higiezinak eta beste aktibo batzuk eskualdatzeagatik lortutako irabaziak.
  4. 90.000 eurotik gorako balioa duten ondasun eta eskubideak edukitzea.
  5. David laguntza jasotzen ari den beste norbaitekin bizitzea.
  6. Dirulaguntza bat kobratzea babes ofizialeko etxebizitza bat alokatzeagatik, edo errenta ordaintzeko aparteko edo larrialdiko laguntza bat kobratzea.
  7. Alokairua eskudirutan ordaintzea.

 
Laguntzen zenbatekoa eta iraupena

Laguntzaren zenbatekoa alokairuaren % 50 da, gehieneko muga hauek gainditu gabe:

  • 340 euro hileko, diru-sarrerak SARA halako 1 baino txikiagoak badira.
  • 280 euro hileko, diru-sarrerak SARA halako 1 baino handiagoak badira, eta SARA halako 1,4 baino txikiagoak.
  • 220 euro hileko, diru-sarrerak SARA halako 1,4 baino handiagoak badira, eta SARA halako 1,7 baino txikiagoak.

Kalkulatu dezakezu familiaren diru-sarrera haztatuen indizea, eta SARAn duen baliokidetasuna.

Laguntza urtebeterako ematen da, eta epe hori bukatutakoan, urtero berritu behar da, oraindik ere baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. 

Etxebizitza eskuratzeko kenkariak (DAVID eta EmanZipa programak) bateraezinak dira elkarren artean eta etxebizitza alokatzeagatiko kenkari fiskalarekin. Kenkari horietako bat jaso baduzu, gero ezin diozu uko egin urte fiskal bererako.
 
Gizarte-integrazioko etxebizitzaren programan onuradun direnendako baldintza bereziak

Laguntzaren zenbatekoa alokairuaren % 60 da, eta gehienez 360 euro hileko.

Gainera, laguntza ondoz ondoko 2 urtetarako ematen da. Epe hori bukatutakoan, berritu egin behar da, oraindik baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Baldintza berezi horiez baliatzeko, gizarte-integrazioko etxebizitzaren programan parte hartu behar da eskaera edo berritzea egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
 
Laguntza ordaintzeko prozedura

Eskaera edo berritzea aurkeztu ondoren, Etxebizitza Zerbitzuak honako hauek egiaztatuko ditu:

  • Laguntza eskuratzeko baldintzak betetzen diren ala ez.
  • Posta elektronikoz jakinaraziko du laguntza onartu edo ukatu den.
  • Emaitza aldekoa bada, errenta ordaindu izanaren banku-egiaztagiria hilero aurkeztu behar duzu, Internet bidez. Egiaztagiria eransteko zuzeneko sarbidea tramitazio-fitxa honetako tramiteen atalean dago.
  • Dena zuzen dagoela egiaztatu ondoren eginen da ordainketa. Eskaera egiteko, ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.

Eskaera egiteko, ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.

Hala ere, komeni da alokairu-kontratua eskura izatea, datu hauek eman behar baitira:

  • Alokatutako etxebizitzaren helbidea eta logela kopurua.
  • Etxejabearen izena eta IFZa.
  • Kontratuaren hasiera-eguna.
  • Ordaintzen den hileko errenta.
  • Maizterraren eta errentatzailearen banku-kontuaren zenbakia.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Hasierako eskaera aurrez aurre ere aurkez daiteke Nasuvinsaren bulegoetan, hitzordua eskatuta. Hitzorduen egutegia asteazkenero irekitzen da, goizeko 08:00etan.

  • Eskatu hitzordua internet bidez, Iruñeko eta Tuterako bulegoetarako.
  • Eskatu hitzordua telefonoz:
    • Iruñeko bulegoa: 848 850 055
    • Tuterako bulegoa: 848 420 340
    • Zangozako bulegoa: 848 420 145
    • Agoizko bulegoa: 848 420 243
    • Doneztebeko bulegoa: 848 420 140

Ez bazara joango, gogoratu hitzordua bertan behera utzi behar duzula.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nasuvinsa
Sanduzelaiko etorbidea, 8, behea
31012 Iruña
Telefonoa: 848 420 042​​​​​​​
Bidali zure kontsulta

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.