Enpresa Baimendunen Erregistroan inskribatzeak eraikuntza obretan kontratista edo azpikontratista gisa jarduten duten enpresek honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen du:
- Antolaketa produktiboa izatea.
- Instalazioak.
- Jasotako enkarguak gauzatzeko beharrezkoak diren lantaldeak eta langileak.
- Laneko arriskuen prebentzioaren arloan antolaketa egokia izatea eta laneko segurtasun eta osasunaren arloan prestakuntza duten langileak izatea.
Inskripzio hori nahitaezkoa da, eta bakarra eta baliozkoa izanen da lurralde nazional osorako.
Eraikuntza obretan lanak kontratatzen edo azpikontratatzen dituzten enpresek egiaztatu behar dute beren enpresa kontratistek edo azpikontratistek legez eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Egiaztatzeko betebehar hori betetzeko modua enpresa Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen lan agintaritzaren ziurtagiria eskatzea eta lortzea da.