Arte Gaztearen Topaketak 2025

41. Edizioa

Oinarrizko informazioa

Deialdian parte hartzen ahalko dute honako baldintza hauek betetzen dituzten gazte guztiek:

  • Nafarroako Foru Komunitatean jaio edo bizi izana, edo Nafarroako foru zibila izatea.
  • Taldea edo kolektiboa izanez gero, parte hartzen dutenen % 33 adin horretatik gorakoak edo Nafarroatik kanpokoak izaten ahalko dira.
  • Taldeko edo kolektiboko ordezkaritzat joko da eskaera sinatzen duen pertsona.
  • Pertsona edo talde bakoitza modalitate bakar batera aurkeztu ahal izango da edizio honetan.

Arte Gaztearen Topaketak programa bat da, helburu duena egungo arte gaztea sustatzeko beharrezkoak diren baldintzak eskaintzea -dela artea ekoizteko, dela sormen-lanak erakutsi eta zabaltzeko-, eta mekanismo batzuk eskueran jartzea lotuneak sortzeko bitartekaritzaren eta ekoizpen prozesuaren artean.

Modalitateak: I. eranskina

  • Arte Eszenikoak
  • Arte Plastikoak eta Ikus-entzunezkoak
  • Diseinua
  • Literatura
  • Musika
  • Izena emateko inprimakia, beteta (II. eranskina).
  • Artistaren NANaren edo AIZaren kopia: taldeen edo kolektiboen kasuan, partaide guztien NANaren edo AIZaren kopia. Nafarroan jaio ez diren egoiliarren kasuan, Nafarroako Foru Komunitateko bizilekuaren frogagiria edo Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria, Nafarroako forudunaren izaera zibila duela adierazten duena.
  • Aurkeztutako sormen-proposamenaren dosierra: Dosierrak 15 orrialde izanen ditu, gehienez ere, PDF formatuan. Modalitate artistikoa zein den, halako zehaztasunak eman beharko dira dosierrean, eta agiri honetan jasoko dira (I. eranskina).
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera banku-erakunde batek ziurtatua eta sinatua. Dokumentu hori ez da beharrezkoa ziurtagiri digitala edo cl@ve izanez gero. Kasu horretan, laguntza sartu ahal izateko banku-kontuari alta eman dakioke, esteka honetan jasotako jarraibideak betez.

63E/2025 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Tramitazioa

Epea: 25/04/15 - 25/05/15

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas y Miranda kalea, 27, behea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 427 841
Posta elektronikoa: encuentros@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Encuentros de Arte Joven certamen

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.