Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren emakumeak, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima direnak edo izateko arriskuan daudenak, bai eta haien ardurapeko pertsonak ere.
Zerbitzu hori eskuratzeko, ez da beharrezkoa salaketa jartzea. Era berean, ez da beharrezkoa babes-agindurik edo epairik. Emakume guztiek eskuratzen ahal dute, haien egoera administratiboa edozein izanda ere.
Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko taldeen laguntza zuzenean eskuratzen ahal da, edo oinarrizko gizarte-zerbitzuek, osasun-zerbitzuek, harrera-baliabideek edo beste zerbitzu batzuek bideratuta.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Arreta- eta suspertze-taldeek oso-osoki erantzuten diete emakumeen eta haien ardurapeko familia-unitatearen premiei, informazioa, aholkularitza eta esku-hartze psikosoziala emanez.
Horrez gain, eskaintzen dute aholkularitza legala, laborala, ekonomikoa, sanitarioa eta emakumeak behar izan dezakeen babes-mailari buruzko informazioa, emakumearen eta haren familia-unitatearen egoeraren arabera.
Barnean hartzen dituen jarduketak:
Erabiltzailea eta haren ingurunea aztertzea. Arreta-plan pertsonalizatu bat diseinatzea, arreta soziala, psikologikoa eta hezkuntza-arlokoa kontuan hartuko dituena.
16/2007 Foru Dekretua, Indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzko uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duena.
Tramitazioa
Zerbitzua eskatzea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
IRUÑEKO ESKUALDEKO BOAT:
Genero Indarkeriaren Biktimei Osoko Arreta Emateko Taldea, Iruñeko eskualdeko eremuetakoa. Nafarroako Gobernuko zerbitzua.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 17:00etara
BOAT TAFALLA:
Helbidea: Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala emateko Taldea, Tafallako eremukoa. Nafarroako Gobernuko zerbitzua. Martínez de Espronceda kalea, 1-3, behea. Tafalla
Ordutegia: astelehenetan, 8:00etatik 17:00etara; astearte, asteazken eta ostegunetan, 8:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara
IPARRALDEKO BOAT:
Ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko eremuetako Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimei Osoko Arreta emateko Taldea. Nafarroako Gobernuaren zerbitzua
Helbidea: Ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko eremuetako Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimei Osoko Arreta emateko Taldea. Nafarroako Gobernuaren zerbitzua. Baztanberri plaza 1, behea. Elizondo