Errolda honen helburua da Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean hirugarren pertsonen edo entitateen izenean egiten diren jarduketetan (presentzialak, telefonikoak edo elektronikoak) ordezkaritza egiaztatzea.
Hala ere, elektronikoki egiten diren tramiteetan, horretarako prestatuta dauden tramiteetan baino ezin izanen da ordezkaritzan jardun. Kontsultatu hemen gaiutako izapideak.
Ez da nahasi behar jakinarazpen elektronikorako ordezkaritzarekin, ezta lankidetza sozialaren esparruan egindako ordezkaritzarekin ere. Hauek errolda honen kanpoan geratzen dira.
Inskripzioak ondorioak izanen ditu, erroldan bai eskabidea, bai ordezkatutako pertsonaren edo erakundearen eta ordezkariaren onarpena agertzen diren unetik.
Ordezkaritzaren gehieneko iraupena 5 urtekoa izanen da, eskaera egiten den egunetik zenbatzen hasita.