Erroldaren xedea ordezkaritza egiaztatzea da eta, hala, jarduketak (aurrez aurrekoak, telefono bidezkoak edo elektronikoak) hirugarren pertsonen edo entitateen izenean egin ahal izatea Nafarroako Foru Ogasunean eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboan.
Erroldan ordezkaritza hauek inskriba daitezke:
- Orokorra: edozein jarduketarako.
Ikusi hemen zer izapide elektroniko egin daitezkeen.
- Berariazkoa: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko zergaren izapideetarako.
Ikusi hemen zer izapide elektroniko egin daitezkeen
Ezin da ordezkaritza hori erabili ez jakinarazpen elektronikoetarako ez lankidetza sozialerako, bi tramite horiek errolda honetatik kanpokoak baitira
Inskripzioak ondorioak izanen ditu erroldan agertzen direnetik bai eskabidea eta bai pertsona edo erakunde ordezkatuaren eta ordezkariaren onarpenak.
Ordezkaritzak gehienez ere 5 urte iraunen du,eskabidea egiten den egunetik zenbatzen hasita. Aurrekoa gorabehera, pertsona fisikoen errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergetarako ordezkaritza berariazkoaren kasuan, eskabidea egiten den urteko abenduaren 31n bukatuko da ordezkaritza.