Laguntzak jasotzeko baldintzak:
- 23tik 35 urtera bitartean izatea, laguntza ematen den urtean. Adinaren betebeharra urte bakoitzeko abenduaren 31n bete beharko da. Hortaz, ezin da laguntza eskuratu baldin eta urte horretan 36 urte bete badira edo beteko badira.
- Urtean gutxienez 5.000 euroko diru-sarrerak izatea.
- Urtean gehienez 22.000 euroko diru-sarrerak jasotzea, edo 33.000 euro gehienez, familia-unitatean pertsona bat baino gehiago badaude. Diru-sarrera horiek PFEZaren 507 eta 529 laukiak batzearen emaitza dira. Zerga-oinarriaren eta errentatik salbuetsitakoen baturari dagozkio.
- Alokairuaren hileko prezioak gehienez 700 eurokoa izan behar du.
Laguntzak jasotzeko mugak:
Ezin da Emanzipa programaren onuradun izan egoera hauetakoren bat betetzen bada:
- Etxebizitza baten titularra izatea edo azken 5 urteetan etxebizitza bat eskualdatu izana.
- Etxebizitzaren jabearen ahaidea izatea, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara arte (gurasoak edo anai-arrebak, norberarenak edo bikotekidearenak).
- Aurrezkiaren zati bereziaren diru-sarrera 5.000 eurotik gorakoa izatea. Errentako aurrezkiaren zati berezia honako hauen dibidenduetatik dator: banku-kontuak, akzioak, eta akzioak, higiezinak eta beste aktibo batzuk eskualdatzeagatik lortutako irabaziak.
- 90.000 eurotik gorako balioa duten ondasun eta eskubideak edukitzea.
Etxebizitza eskuratzeko kenkariak (DAVID eta EmanZipa programak) bateraezinak dira elkarren artean eta etxebizitza alokatzeagatiko kenkari fiskalarekin. Kenkari horietako bat jaso baduzu, gero ezin diozu uko egin urte fiskal bererako.
Prestazioaren ezaugarriak:
- Laguntzaren zenbatekoa alokairuaren hileko errentaren % 50 izanen da, eta gehienez 280 euro hilean.
- Urtero berritu behar da, oraindik ere baldintzak betetzen direla frogatzeko.
- Hilero laguntza bat ordainduko da, ordainketaren banku-egiaztagiriak aurkeztu ondoren.