Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzako laguntzak, biktimen eta memoriaren eta bizikidetzaren kulturarekin lotutako jarduerak egiteko 2025erako

Biktimek eskubidea duten memoria, errekonozimendua eta erreparazioa sustatzeko eta bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen kulturari lotutako balioen hedapena bultzatuko dituzten ekimenak egiteko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Nafarroako irabazi asmorik gabeko elkarteak.

80.000 euroko aurrekontua 2025eko urtarrilaren 1etik azaroaren 20ra bitartean egindako jardueretako. Honako jarduera hauek finantzatuko dira:

a) 1936ko estatu-kolpe militarren eta geroko errepesio frankistaren ondoriozko biktimei errekonozimendua, erreparazioa edo ekartasuna adierazteko ekitaldiak, baldin eta ekarpenen bat egiten badute biktimei eskubidez dagokien egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean, eta biktima bakoitza bere biktima izaeraren testuinguran hartuta.

b) Gizarte osoak parte hartzeko moduko jarduerak antolatzea, hala nola:

  • Erakustetak, foroak, hitzaldiak, eztabaidak, topaketak eta ekitaldiak, helburu dutenak hausnarketa eta konpromisoa sustatzea: memoriaren eta bake eta bizikidetza balioen gainean, baita giza eskubideen urraketak ez errepikatzearen gainean ere.
  • Bizikidetza lortze alder egindako jarduerak, helburu dutenak topaketa, elkar ezagutzea eta elkarrizketa sustatzea sentsibilitate politiko desberdinetako pertsona eta taldeen artean, eta unibertso kultural, erlijioso eta ideologiko desberdinetakoen artean.

c) Plangintza, prestakuntza edo trebakuntza jarduerak antolatzea bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan, nork bere lurralde esparruan bakearen eta bizikidetzaren arloko proieltu komunitarioak garatu nahi dituzten batzordeak edo lantaldeak sortu eta abian jartzeko.

d) Helburu hau duten erakundeen web-orriak edo sare sozialak berritzea eta modernizatzea:

  • Erakundeak berak bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan egiten duenari buruzko informazioa jasotzea.
  • Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideeen arloko ekimen eta ekintzak modu digitalean trukatzea.
  • Material interesgarriak proposatazea gogoetarako, eztabaidarako eta abarretarako.
  • Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko lana eta jarduerak hedatu nahi dituzten pertsona eta taldeen parte-hartzea eta ekarpen sortzaileak sustatzea.

e) Antolaketa-proiektuak, deskribapen-tresnak sortzea, hala nola inbentarioak edo katalogo informatizatuak, digitalizazio-lanak edo memoriari lotutako artxibo-dokumentalak (elkarte edo entitatearenak) prestatzeko beste zereginak.

Nahitaezko dokumentazioa:

  • Laguntza-eskabidea
  • Erakundearen estatutuak
  • Eskabidea sinatzen duen ordezkariari emandako ahalordea egiaztatzen duen agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.
  • Entitatea Nafarroako Elkarteen Erregistroan edo erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiriak, aurtengo.
  • Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia konpultsatua.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ziurtagiri horien ordez, II eranskinean ezarritako baimena erabil daiteke, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ofirzioz egiazta dezan zirkulstantzia hori betetzen dela.
  • Entitatearen erantzukizunpeko adierazpen berariazkoa, II. eranskineko ereduaren araberakoa, zeinetan adierazten baita ezen ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoera batean ere ez.
  • Jarduera bererako eskatu diren beste laguntza guztien zerrenda, III. eranskineko ereduaren araberakoa, adierazita eskatutako kopurua, zer administrazio edo eradunde publikori zein pribaturi eskatu zaien eta laguntza horien egoera (ukatuak, ebazteko zain, emanak eta haien zenbatekoak). Bestela, entitatek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, beste laguntzarik eskatu ez dutela adierazita.

Gainera:

Laguntza eman ondoren, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Gardentasunari buruzko adierazpena, telematikoki, fitxa honetan horretarako gaitutako ekintzaren bidez. Informazioa osatzeko epea hilabetekoa izango da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita.
  • Justifikazioak:
    Abuztuaren 31 arte amaitutako proiektuak: 2025eko irailaren 7a arte.
    Abuztuaren 31ren ondoren  amaitutako proiektuak: 2025eko abenduaren 1a.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzua
Arrieta kalea 12, 5. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 426 022 / 848 426 048
Posta elektronikoak: pazyconvivencia@navarra.es / bizikidetza@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.