80.000 euroko aurrekontua 2025eko urtarrilaren 1etik azaroaren 20ra bitartean egindako jardueretako. Honako jarduera hauek finantzatuko dira:
a) 1936ko estatu-kolpe militarren eta geroko errepesio frankistaren ondoriozko biktimei errekonozimendua, erreparazioa edo ekartasuna adierazteko ekitaldiak, baldin eta ekarpenen bat egiten badute biktimei eskubidez dagokien egia, justizia eta erreparazioa lortzeko bidean, eta biktima bakoitza bere biktima izaeraren testuinguran hartuta.
b) Gizarte osoak parte hartzeko moduko jarduerak antolatzea, hala nola:
- Erakustetak, foroak, hitzaldiak, eztabaidak, topaketak eta ekitaldiak, helburu dutenak hausnarketa eta konpromisoa sustatzea: memoriaren eta bake eta bizikidetza balioen gainean, baita giza eskubideen urraketak ez errepikatzearen gainean ere.
- Bizikidetza lortze alder egindako jarduerak, helburu dutenak topaketa, elkar ezagutzea eta elkarrizketa sustatzea sentsibilitate politiko desberdinetako pertsona eta taldeen artean, eta unibertso kultural, erlijioso eta ideologiko desberdinetakoen artean.
c) Plangintza, prestakuntza edo trebakuntza jarduerak antolatzea bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan, nork bere lurralde esparruan bakearen eta bizikidetzaren arloko proieltu komunitarioak garatu nahi dituzten batzordeak edo lantaldeak sortu eta abian jartzeko.
d) Helburu hau duten erakundeen web-orriak edo sare sozialak berritzea eta modernizatzea:
- Erakundeak berak bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan egiten duenari buruzko informazioa jasotzea.
- Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideeen arloko ekimen eta ekintzak modu digitalean trukatzea.
- Material interesgarriak proposatazea gogoetarako, eztabaidarako eta abarretarako.
- Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko lana eta jarduerak hedatu nahi dituzten pertsona eta taldeen parte-hartzea eta ekarpen sortzaileak sustatzea.
e) Antolaketa-proiektuak, deskribapen-tresnak sortzea, hala nola inbentarioak edo katalogo informatizatuak, digitalizazio-lanak edo memoriari lotutako artxibo-dokumentalak (elkarte edo entitatearenak) prestatzeko beste zereginak.