Automobilak konpontzeko tailerren erregistroa

Tailer berrien inskripzioa eta haien kargu-uzteen, lekualdatzeen, titulartasun-aldaketen eta lehendik dauden tailerretako jardueren/espezialitateen zabaltze/murrizketaren jakinarazpena

Oinarrizko informazioa

Automobilak eta horien ekipamenduak eta osagaiak konpontzeko tailerren titularrak.

Aurreko sailkapenean, hozgarri fluoratuak dituzten ibilgailuetan pertsonen konfort termikoko sistemak manipulatzeko langile ziurtatuak dituzten tailerrak sartzen dira.

Ohiko galderak.

Kontsultak:

  • Tailerraren alta, baja edo aldaketa:
  • Inskripzio ziurtagiria:
    • Eskaera izapidetu ondoren, jarraibideak jasoko dituzu DEHun edo posta elektronikoz RI ziurtagiria (ziurtagiri digitalarekin edo gakoarekin) doan deskargatzeko eta establezimenduko instalazioak erregistratzeko.
    • Inskripzio-ziurtagiria bidali behar badizugu bakarrik aurkeztu beharko duzu tasak ordaindu izanaren egiaztagiria (30 euro). Posta arruntez bidaliko zaie pertsona fisikoei bakarrik. Gainerako enpresek HEDan jasoko dute ziurtagiria.
  • 115/2017 Errege Dekretua, gas fluordunen eta horietan oinarritutako ekipoen merkaturatzea eta manipulazioa arautzen dituena, bai eta horiek erabiltzen dituzten profesionalen ziurtapena ere.
  • 1457/1986 Errege Dekretua, automobilak eta horien ekipamendu eta osagaiak konpontzeko tailerretako industria jarduera eta zerbitzu ematea arautzen dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitea internet bidez eginen da soilik (Tramitatu botoia):

  • Bete eskabideko datuak, eta azaldu zein den eskaeraren arrazoia.
  • Eskaneatu eta bidali erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Izena eman izana egiaztatu behar denean bakarrik erantsi beharko da tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Sinatu eta bidali.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

  • Adierazi ea zeure izenean (enpresaren ziurtagiriaren bidez) edo beste norbaiten ordezkari gisa ari zaren (hala bada, "Ordezkatzen dudanetako bat aukeratu nahi dut" eta enpresa aukeratu behar dituzu). "Jarraitu" klikatu.
  • Enpresaren IFK ageri den pantaila bat agertuko da.
  • "Jardueren erregistroa" izeneko hirugarren fitxan, PDF bat agertuko da. Klikatu bertan, eta ireki fitxategia. Orain, inprimatzen eta gordetzen ahalko duzu.

Ziurtagiri digitala behar da.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua
31006 Iruña
Telefonoak: 848 426 474 / 848 427 069
Posta elektronikoa: carnes@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Talleres de Reparación de Vehículos

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.