Gas fluordunak manipulatzeko profesionalen ziurtapena eskatzea

Gas fluordunak manipulatzeko onetsitako profesionalen eskaera eta kontsulta

Oinarrizko informazioa

  • Gas fluordunak manipulatzen dituzten profesionalak.
  • Enpresa instalatzaileak edo mantentzaileak eta/edo gas fluordunak manipulatzen dituztenak.

Prozedurako urratsak:

  • Ziurtagiri pertsonalek Espainia osoan eta Europar Batasunean izanen dute balioa, eta kontsultatzeko moduan egonen dira Segurtasun industrialaren arloko profesionalen erregistroan eta Gas fluordunen erregistro bateratuan.
  • Administrazioak, baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa izan ondoren, ziurtagiri pertsonala eginen du.
  • Administrazio-isiltasunaren epeak eta arauak:
    • Ziurtapen-eskaeren berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, eskaera izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da.

​​​​​​Ziurtagiria eskatzeko:

Prestakuntza ikastaroa egin behar bada:

Bikoizketa lortzeko:

  • Online, titularraren ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve (doan) 'Tramitazioa > Bikoizketa deskargatzea' atalean.
  • Txartelaren tasa bikoiztuak ordaindu izanaren frogagiriaren bidez (30 euro txartela bakoitzeko) 'Tramitazioa > Eskaerak zuzentzea' atalean aurkeztuta: ordaindu.
  • Aurrez aurre, Herritarren Arretarako Bulegoa (30 euro txartela bakoitzeko).
  • TEC/544/2019 Agindua, gas fluordunen arloko prestakuntza zentroen eta egiaztagirien erregistro bateratua eratu eta arautu duena.
  • 15/2017 Errege Dekretua, arautzen duena nola merkaturatu eta eskuztatu behar diren gas fluordunak eta gas horietan oinarritutako ekipoak, eta nola lortu behar duten ziurtapena gas horiek erabiltzen dituzten profesionalek, eta ezartzen dituena gas fluordunak sortzen dituzten jarduerak egiten diren instalazioek bete beharreko baldintza teknikoak.
  • PRA/905/2017 Agindua, otsailaren 17ko 115/2017 Errege Dekretuaren I. eta II. eranskinak aldatzen dituena.
  • Kontsultatu hemen: Teknologia alternatiboen arloko prestakuntzari buruzko zirkularra, profesionalek beren egoera erregulariza dezaten adierazitako dataren ondoren.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskatutako dokumentazioa eranstea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Adierazi profesionalen erregistroko espediente zenbakia. Gehitu eskatutako dokumentazioa.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua
31006 Iruña
Telefonoak: 848 427 069 / 848 426 474
Posta elektronikoa: carnes@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Certificado de profesionales para la manipulación de gases fluorados

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.