Jarraibideak:
Autokontsumoaren erregistroan inskribatu behar diren instalazioek (ez zaie aplikatzen behe-tentsioan konektatutako 100 kW baino gutxiagoko instalazioei), "Aurkeztu beharreko agiriak" atalean adierazitako formularioa aurkeztu behar dute.
Sakatu "Autokontsumoaren erregistroa" eta erantsi zure eskaerari aurreko inprimakia, behar bezala betea.
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
- Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Azpiegitura Energetikoen Atala
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
31005 Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.