Enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

Autonomia-erkidegoko enplegu-zerbitzu publiko batean enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak, baldin eta autonomo gisa jarduten badute eta zerga-egoitza Nafarroan badute.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: 2.000 eurotik 4.500 eurora:

1. Inguruabar pertsonalen arabera (bat baino gehiago badaude, zenbatekorik handiena dagokiona):

  • Orokorra: 2.000 euro.
  • 30 urteko gazteak eta hortik beherakoak: 2.200 euro.
  • 45 urtekoak edo hortik gorakoak: 2.200 euro.
  • Luzaroko langabeak: 2.200 euro.
  • Emakumezkoak: 2.500 euro.
  • Desgaitasuna duten pertsonak: 3.000 euro.
  • Gizarteratze-errenta edo antzeko prestazioa jasotzen dutenak: 3.000 euro.
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak: 3.500 euro.

2. 1.000 euroko laguntza gehigarria, langile autonomoak 5.000 biztanletik beherako Nafarroako udalerri batean egiten badu bere jarduera (EJZn alta emanda), baldin eta:

  • Herrian negozio-lokala edo -egoitza badu eta horrela ageri bada EJZn (lurzatia, metro koadroak, etab.).
  • Lokalik ez badu, egiaztatu beharko du udalerri horretan erroldatuta egon dela azken urtean, gutxienez.

Betebeharrak

Langabezian egotea eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea autonomia-erkidegoko enplegu-zerbitzu publiko batean, jarduera hasten den egunean (kontuan hartuko da zein egunetan eman zen alta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian edo lanbide-elkargoko mutualitatean).

  • Komeni da egun berean inskribatzea langile autonomoen araubide berezian (Gizarte Segurantza) eta EJZn (udala), beste onura edo laguntza batzuk jasotzeko eta enplegu-eskarian arazorik ez izateko.
  • Honako hauek jaso ahal izango dituzte:
    • Autonomoaren alta eta EJZ: 2024ko maiatzaren 1etik aurrera.
    • Eskaera aurkezteko epea: maiatzaren 2tik aurrera, osteguna, hilabete bat, autonomo gisa alta eman eta hurrengo egunetik hasita.
  • Honako pertsona hauek ezin dute dirulaguntza hau jaso:
    • Aurreko 4 urteetan dirulaguntza hau jaso dutenek.
    • Aurreko 4 urteetan jarduera bera edo antzekoa egin dutenek (ekonomia-jardueren sailkapen nazionalean 3 digitu bat badatoz).
    • Merkataritza-sozietate, kooperatiba eta lan-sozietateetako bazkideek.
    • Senide laguntzaile gisa autonomo direnek.
    • Nekazaritzako araubide berezian norberaren kontura alta emanda daudenek.
    • Nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako jarduera jakin batzuk egiten dituztenek “de minimis” araubidetik kanpo.  
    • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituztenek. Dirulaguntza eskatu baino lehen, kontsultatu esteka horietan zein den zure egoera.
       
  • Onuradunek beharkizun hauek bete beharko dituzte 18 hilabetean:
    • Jardunean egotea etenik gabe (egiaztapenak egiten dira aldian behin; behar baino lehenago baja emanez gero edo jarduera aldatuz gero, jakinarazi Nafar Lansareri Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez). 
    • Ez bazkidetzea, diruz lagundutako jarduera bererako, merkataritza-sozietate, kooperatiba eta lan-sozietate batean, ez izatea autonomo laguntzaile, eta ez kotizatzea Gizarte Segurantzako nekazaritzako araubide berezian.
    • Negozioa herri berean izatea, 1.000 euroko laguntza gehigarria jaso bada. 
    • Kartel hau jartzea ongi ikusten den toki batean, DIN A4 tamainan, lokalean edo lanpostuan; eta webgunearen hasierako orrian agertzea. Halakorik eduki ezean, publizitatea posta elektroniko profesionalaren sinaduran eginen da, edo bezeroei aurkezten zaien zerbitzuen zorroan.
       

Eskatu aholkua jarduerari ekin aurretik:

Jarduera ahalik eta hobekiena gauzatzeko, Nafar Lansarek ikastaroak eta aholkularitza eskaintzen ditu Iturrondo zentroan (eskatu hitzordua).
Halaber, CEIN zentroak edo toki-garapenerako eta enplegurako agenteek ere lagunduko dizute (Eder, Cederna Garalur, Teder eta Erdialdea). Informazio eta baliabide gehiago.

Beste laguntza batzuk:

Langabeek langabezia kapitalizatzea eta “ordainketa bakar” batean kobratzea erabakitzen badute eta zenbatekoa beren negozioan inbertitzen badute (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan egiten dira izapide horiek), ondoren, autonomoen kuotaren % 50eko dirulaguntza eska dezakete Nafar Lansaren (tarifa laua edo gutxieneko kuota): kontsultatu.

Dirulaguntza “Eskatu” botoiaren bidez eskatzen da, honako dokumentazio hau erantsita:

  • Ekonomia jardueren gaineko zergako (EJZ) alta.
  • Lanbide-elkargoko mutualitatean alta emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, hala badagokio.
  • 1.000 euroko laguntza gehigarria eskatuz gero:
    • Erroldatze-ziurtagiria.
    • Lokalari buruzko agiriak (alokairu-kontratua, eskriturak eta abar).
  • II. eranskina. Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko adierazpena, edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa.
  • Izapidetze elektronikoaren bidez, interesdunek memoria bete ahal izango dute (jarduera, behar ekonomikoak), datuak kontsultatzeko adierazpenak eta baimenak egin, etab. Zailtasunak izanez gero (AIZ euskarriaren zenbakia), jarri harremanetan autoempleo@navarra.es helbidearekin.
  • Dirulaguntza jasotzeko, banku-kontua erregistratu edo eguneratu behar da Kontuen eta ordainketen kontsulta tramitearen bidez, edo, bestela, transferentzia bidez ordaintzeko agiria deskargatu behar da webgune honetan, laguntza-eskaerari eransteko.
  • Nafar Lansarek eskatzen duen beste edozein agiri.
  • 996E/2024 Ebazpena, 2024an zehar enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena.
  • De minimis araudia.
    Deialdi honetako dirulaguntzak de minimis laguntzak dira, Europako Batzordeak emandako 2023/2831 Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da. Erregelamendu horrekin bat, Europar Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati emandako de minimis laguntzen zenbateko osoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izanen hiru urteko edozein alditan. Enpresa bakarraren definizioa aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago. Horretarako, enpresek hiru urteko edozein alditan jasotako beste de minimis laguntzak aitortu behar dituzte.

Aurreko deialdietako araudia (ez daude indarrean):

Tramitazioa

Epea: 24/05/02 - 24/11/30

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, jarduera hasi eta biharamunetik hasita. Halakotzat hartuko da Langile Autonomoen Araubide Berezian (RETA) edo kasuan kasuko lanbide elkargoko mutualitatean alta emandako eguna.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren RETAn/Mutualitatean egindako altei bakarrik emanen zaie diru-laguntza.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 24/05/02 - 24/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 2. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: autoempleo@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención para la promoción del empleo autónomo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time