Jarraibideak:
Ohikoena da dirulaguntza sustatzaileek eskatzea, zuk eskatu beharrean, eta ondoren dagokizun zenbatekoa deskontatzea etxebizitza hori erosteagatik ordaindu behar duzun preziotik. Zeuk eskatu behar duzu bakar-bakarrik sustatzaileak ez badu esleipen-prozesuan eskatu.
Zeuk eskatu behar baduzu, etxebizitza Jabetza Erregistroan inskribatu ondoren eskatu beharko duzu.
6 hilabeteko epea duzu, eskritura publikoa notarioaren aurrean formalizatzen denetik aurrera.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Aurrez aurre Etxebizitzako erregistroan:
Alondegi kalea, 1, 1. solairua
Iruña
Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.