Etxebizitza babestu berria erosteko dirulaguntza

Orrialde honetan dirulaguntza eska dezakezu. Laguntzaren zenbatekoa eta laguntza eskuratzeko baldintzak ezagutzeko, kontsulta ezazu etxebizitza babestua erosteko dirulaguntzei buruzko atala

Oinarrizko informazioa

Tramitazioa

Jarraibideak:

Ohikoena da dirulaguntza sustatzaileek eskatzea, zuk eskatu beharrean, eta ondoren dagokizun zenbatekoa deskontatzea etxebizitza hori erosteagatik ordaindu behar duzun preziotik. Zeuk eskatu behar duzu bakar-bakarrik sustatzaileak ez badu esleipen-prozesuan eskatu.

Zeuk eskatu behar baduzu, etxebizitza Jabetza Erregistroan inskribatu ondoren eskatu beharko duzu.

6 hilabeteko epea duzu, eskritura publikoa notarioaren aurrean formalizatzen denetik aurrera.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzu:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre Etxebizitzako erregistroan:
Alondegi kalea, 1, 1. solairua
Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Etxebizitza Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002  Iruña
Telefonoa: 848 426 821
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.