Ibilgailuak erregai likidoz hornitzeko petrolio instalazioak baimentzea, erregistratzea, kontrolatzea eta ikuskatzea, andelak deuseztatzea MI-IP-06ren arabera, eta pertsonak, ondasunak eta ingurumena babesteko adinako segurtasun maila lortzea
Erregaiak hornitzeko instalazioen erregistroa, bai eta ibilgailuak hornitzeko teknikoki erabilgarri dauden beste energia mota batzuetako instalazio mistoena ere.
Proiektuak eta obra-zuzendaritzak CONSIGNAren bitartez aurkeztuko dira.
Erregistratu nahi den petrolio instalazioan dauden instalazioen erregistroak aurkeztuko dira (goi tentsioa, behe tentsioa, termikoak, hozkailuak, presio ekipoak, suteen aurkako babesa, segurtasun kamerak, etab.).
Instalatutako babes sistemen jakinarazpena aurkeztu beharko da, IP04ko 8.9 puntuaren arabera.
Instalazioaren fitxa teknikoa
(1) Aldatzea, handitzea, berritzea, produktua aldatzea (2), zerbitzu mota aldatzea, hornigailua aldatzea, etab.
(2) Produktua aldatzen bada, aurreko dokumentazioarekin batera, enpresa instalatzaile baten edo kontrol-erakunde baten ziurtagiria aurkeztu beharko da, andelaren aireztapenak uztailaren 7ko 706/2017 Errege Dekretuak onartutako ITC-MI-IP04 jarraibidearen 5.3.2 puntuaren araberako araudia betetzen duela ziurtatzeko.
Proiektuak eta obra-zuzendaritzak CONSIGNAren bitartez aurkeztuko dira (hala badagokie).
Aurkeztuko dira erregistratu nahi den petrolio instalazioan egindako handitze edo aldatze lanak, erregistratu nahi den petrolio instalazioan egindakoak (goi tentsioa, behe tentsioa, termikoak, hozkailuak, presio ekipoak, suteen aurkako babesa, segurtasun kamerak, etab.).
Instalatutako babes-sistemen jakinarazpena aurkeztu beharko da, IP04ko 8.9 puntuaren arabera (hala badagokio)
Erregistro eskaeran andel bat deuseztatzeko edo petrolio instalazio bat eraisteagatik baja emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa agertzen da.
Ibilgailuak hornitzeko petrolio instalazioaren erregistroa (bajetarako soilik)
En caso de Baja de la instalación o Baja de algún depósito, se deberá adjuntar a los documentos anteriores, la documentación generada por aplicación del procedimiento comprendido en la ITC MI-IP06.
Titulartasun aldaketa justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Aurkeztuko dira erregistratu nahi den petrolio instalazioan egindako handitze edo aldatze lanak, erregistratu nahi den petrolio instalazioan egindakoak (goi tentsioa, behe tentsioa, termikoak, hozkailuak, presio ekipoak, suteen aurkako babesa, segurtasun kamerak, etab.). Kontrolerako erakunde.
D) Jarduera uztea
Uztailaren 7ko 706/2017 Errege Dekretuaren bidez onartutako ITC-MI-IP04 jarraibidearen 14.2.3 puntuaren arabera, jarduera eteten bada hilabete baino gehiago, titularrak jakinarazi beharko du instalazioa zenbat denboran egonen den itxita.
Tangen garbiketa eta desgasifikazio ziurtagiria, kontrol erakundeak emana.
Instalazio horiek dagozkien azterketak, ikuskapenak eta probak pasatu beharko dituzte eta, zerbitzuan jarri aurretik, bertan instalatutako hornigailu eta manometro guztiek dagokien aldizkako egiaztapena gainditu beharko dute.
Arauekin bat aritzearen ziurtagiria, kontrolerako erakunde batek emana.
(*) Aldi baterako instalazioa martxan jarri zenetik 12 hilabete baino gehiago igaro badira eta ez badira ekipamendu mugikorrak, jakinarazi egin beharko da.
Andel mugikorren kasuan, adierazitako epea luzatuz gero justifikatu egin beharko da.
Bidoiak eta Graneleko ontzi handiak. Baimena egiaztatzen duten dokumentuen kopia erantsiko da: bidoietarako motaren onarpena eta hasierako ikuskapenaren edo aldizkako ikuskapenaren ziurtagiria, Graneleko ontzi handiak (IBC) badira.
Leku berean daudenean ibilgailuak hornitzen dituzten instalazioak eta makinak eta/edo motorrak hornitzen dituzten instalazioak, MI IP03 JTOaren xede direnak, instalazio horiek JTO honen aginduak bete beharko dituzte, bi instalazioek titular berari zerbitzua ematen badiote.
Instalazioko jarduera amaitu ondoren, titularrak baja jakinaraziko du.
Kirol probetan ibilgailuak hornitzeko instalazioak
“Biltegiratzeko ontzia-hornidura-ekipoa” multzoaren arauekiko adostasun ziurtagiria, kontrol erakunde baimendu batek emana.
Bidoiak eta Graneleko ontzi handiak. Baimena egiaztatzen duten dokumentuen kopia erantsiko da: bidoietarako motaren onarpena eta hasierako ikuskapenaren edo aldizkako ikuskapenaren ziurtagiria, Graneleko ontzi handiak (IBC) badira.
706/2017 Errege Dekretua, “Ibilgailuak hornitzeko instalazioak” izeneko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarria onesten duena, bai eta arautu ere petrolio instalazioen erregelamenduaren zenbait alderdi.
1416/2006 Errege Dekretua, MI‑IP06 Jarraibide Tekniko Osagarria (Petrolio-produktu likidoak biltzeko tangak zerbitzuz kanpo uzteko prozedura) onesten duena.
365/2005 Errege Dekretua, MI‑IP05 jarraibide tekniko osagarria (Petrolio-produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak eta enpresa instalatzaile edo konpontzaileak) onesten duena.
1523/1999 Errege Dekretua, aldatzen dituena urriaren 20ko 2085/1994 Errege Dekretuak onartutako Petrolio Instalazioen Erregelamendua eta irailaren 15eko 1427/1997 Errege Dekretuak onartutako MI-IP03 eta abenduaren 28ko 2201/1995 Errege Dekretuak onartutako MI-IP04 Jarraibide Tekniko Osagarriak.
2102/1996 Errege Dekretua, gasolina terminaletatik gasolina-zerbitzuguneetara biltegiratzean eta banatzean sortzen diren konposatu organiko hegazkorren (C0V) emisioak kontrolatzekoa.
38/2018 Ebazpena, liburu eredua eta eskabideena onesten dituena, MI-IP 04 “Ibilgailuak hornitzeko instalazioak” eta MI-IP 03 “Erabilera propiorako petrolio-instalazioak” izeneko jarraibide tekniko osagarriak aplikatuz.
60/2015 Foru Agindua, industria segurtasunaren arloko erregelamenduzko arauak bete behar dituzten instalazioen titularrek eta agenteek jarraitu beharreko prozedura arautzen duena.
Soilik pertsona fisikoek aurkezten ahalko dituzte agiriak, betiere ez badituzte ordezkatzen behartutako subjektuak, Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan eta 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein tokitan.