Babes Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala

Erregistro honetan inskribatuta egotea nahitaezkoa da produktu fitosanitarioak hornitzeko, tratamendu fitosanitarioak egiteko, produktu fitosanitarioei buruzko aholkuak emateko eta produktu fitosanitarioak erabiltzeko

Oinarrizko informazioa

Jarduera hauetako bat eginen duten pertsona fisiko eta juridiko guztiak (merkataritzan, industrian zein modu korporatiboan):

  • Erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioak erabiltzea. Produktu fitosanitarioak hornitzea, honako jarduera hauek barne: fabrikazioa edo ekoizpena, merkaturatzea, logistika, biltegiratzea, banaketa eta salmenta edo lagapen orokorra.
  • Ez dute zertan erregistroan inskribatuta egon erabilera ez-profesionaletarako baimenduta dauden produktu fitosanitarioak soilik merkaturatzen dituztenek.
  • Tratamendu fitosanitarioak hirugarrenei aplikatzea, lurreko nahiz aireko baliabideen bidez, aire zabalean edo biltegietan edo beste lokal batzuetan.
  • Aholkuak eman nekazaritzako ustiategiei, entitateei edo partikularrei, zerbitzugintza gisa.

Tramite honen bidez, inskripzioa edo berritzea eska daiteke EOEOren egiturako edozein sektoretan:

  • Produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen sektorea eta erabiltzaile profesionalaren txartela eskuratzea.
  • Produktu fitosanitarioen hornitzaileen sektorea.
  • Produktu fitosanitarioekin egiten diren tratamenduen sektorea.
  • Izurriteen kudeaketa integratuaren inguruko aholkularitzaren sektorea.

Interesdunek eskabidea bete behar dute eta eskatzen den agiri guztiak aurkeztu, dagokion ordainketa-gutuna barne. Ataleko langileek agiriak berrikusi ondoan, ebatziko da eta eskatzaileari jakinaraziko zaio 40 eguneko epean.

Inskripzioa edo berritzea egiten denean, “Aurkeztu beharreko agiriak” atalean adierazitakoari jarraitu behar zaio.

Datuak aldatzeko edo inskripzioan baja emateko eskatuz gero, eskabide orokorraren bidez egin beharko da; bertan datuak aldatzeko edo inskripzioan baja emateko eskatuko da, eta dagokion justifikazioa aurkeztuko da.

Inskripzioa edo berritzea eskatzeko, aurkeztu beharreko agiriak desberdinak izanen dira, sektorearen arabera:

1. Produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen sektorea

1.1. EOEOn inskribatzea eta erabiltzaile profesionalaren txartela eskuratzea eta/edo biak berritzea:

  • Eskabidea
  • Prestakuntza jaso izanaren egiaztagiria
  • Tasak ordaindu izanaren ziurtagiria
  • NAN edo baliokidearen fotokopia

Nafarroan 2025ean ikastaroak ematen dituzten* Entitateak

Erabiltzaile profesionalen txartela eskatuta, etxean jasotzen ez badute eskabidea aurkeztu eta 90 eguneko epean, erreklamatu egin beharko dute epe hori igaro baino lehen, eta, kasu horretan, doan bidaliko zaie.  Epe hori igarota, txartela erreklamatzea bikoiztutzat joko da.

1.2. EOEOn inskribatzea edo berritzea txartelik eman gabe:

  • Eskabidea
  • Beste autonomia erkidego batean lortutako erabiltzaile profesionalaren txartelaren fotokopia.
  • Nortasun-agiriaren edo horren baliokidea den identifikazio-agiriaren fotokopia.

(*) Izapide horri ez zaio tasarik ezarri

 
2. Produktu fitosanitarioen hornitzaileen sektorea:

2.1. Inskribatzea edo berritzea:

  • Hornitzailearen eskabidea
  • Instalazioen krokisa; zehaztu behar da non dauden produktu fitosanitarioak eta non dauden hurbileko etxebizitza edo lokal okupatuak.
  • Teknikariaren gaikuntzaren unibertsitate-tituluaren fotokopia (nekazaritzako ingeniaritzako unibertsitate masterra, nekazaritzako elikagaien eta landa ingurunearen ingeniaritzako gradua, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa, mendi ingeniaria, basogintzako ingeniari teknikoa). Gainerako unibertsitate-tituluak: fotokopiaz gainera, titulua eman duen zentroaren ziurtagiria, adierazten duena tituludunak 1311/2012 EDaren II. eranskineko 1. ataleko kredituak bete dituela.
  • Tasak ordaindu izanaren ziurtagiria 

 
3. Produktu fitosanitarioekin egiten diren tratamenduen sektorea

3.1. Inskribatzea edo berritzea:

  • Tratamenduen eskabidea
  • Instalazioen krokisa; zehaztu behar da non dauden produktu fitosanitarioak eta non dauden hurbileko etxebizitza edo lokal okupatuak.
  • Erabiliko den kontratuaren, fakturaren edo bestelako agiri baten eredua, kontratugileari eman beharreko informazioa jakinarazteko prestatua (tratamenduan aplikatu diren edo aplikatuko diren produktu fitosanitarioak eta haien dosiak eta segurtasuneko aldiak).
  • Erregistroko inskripzioaren tasa ordaindu delako egiaztagiria.

 

4. Izurriteen kudeaketa integratuaren inguruko aholkularitzaren sektorea

4.1. Inskribatzea edo berritzea:

  • Aholkulariendako eskabidea
  • Nortasun-agiriaren edo horren baliokidea den identifikazio-agiriaren fotokopia.
  • Teknikariaren gaikuntzaren tituluaren fotokopia (nekazaritzako ingeniaritzako unibertsitate masterra, nekazaritzako elikagaien eta landa ingurunearen ingeniaritzako gradua, nekazaritzako ingeniaria, nekazaritzako ingeniari teknikoa, mendi ingeniaria, basogintzako ingeniari teknikoa, paisajismoko eta landa inguruneko goi mailako teknikaria, basoaren eta natur ingurunearen kudeaketako goi mailako teknikaria). Gainerako tituluak: fotokopiaz gainera, titulua eman duen zentroaren ziurtagiria, adierazten duena tituludunak 1311/2012 Errege Dekretuaren II. eranskineko 1. ataleko kredituak bete dituela.
  • Gaur egun zer enpresa edo entitatetan ari den lanean, horren ziurtagiria.
  • Erregistroko inskripzioaren tasa ordaindu delako egiaztagiria.

1311/2012 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko ekintza-esparrua ezartzen duena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Produktu fitosanitarioen hornitzaileen eta tratamendu-enpresen sektorea: inskripzioa.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Produktu fitosanitarioen hornitzaileen eta tratamendu-enpresen sektorea: inskripzioa berritzea.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Jarraibideak:

Izurriteen kudeaketa integratuaren inguruko aholkularitzaren sektorea: inskripzioa.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea, 9, beheko solairua
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
González Tablas kalea, 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 416 / 848 426 665 / 848 426 798
Posta elektronikoa: spsv@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.