PIN-a lortu

Aplikazio honen bidez, PIN kodea lortu edo alda daiteke

Oinarrizko informazioa

  • Helbidea Nafarroan duten zergapekoak.
  • Edozein herritar, autentifikazio-bide gisa IFZ+PIN kredentzialarekin egin daitezkeen Nafarroako Ogasuneko tramiteak egiteko.

PINa Nafarroako Foru Ogasunak kudeatzen duen kodea da. Soilik tramite zehatz batzuk egiteko erabili daiteke. Hori dela eta, beste egiaztagiri elektroniko bat lortzea gomendatzen dizugu: cl@ve edo ziurtagiri digitala.

Hala ere, hemendik:

  • PINa aldatu dezakezu.
  • Oraindik ez baduzu, edo ez baduzu gogoratzen, hemendik PIN berri bat lortu dezakezu. Posta bidez bidaliko dizugu Nafarroako Ogasuneko datu basean daukagun zure helbide fiskalera. 
  • PINa izatekotan, eta edozein arazorengatik sartzea lortu ez baduzu, PINa blokeatuta egon daiteke. Beste PIN bat eskatu aurretik, oraingoa desblokeatu beharko duzu. 

Horretarako, Laguntza Teknikoko Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko zara 948 013 555 zenbakian edo soportec@navarra.es posta elektronikoaren bitartez. 

Tramitazioa

Jarraibideak:

Pasahitz berria eskatzeko eta zerga egoitzan jasotzeko:

  • IFZ (identifikazio fiskaleko zenbakia) beharrezkoa da.

Gaur egun duzun PIN zenbakia aldatzeko, hiru aukera dituzu:

  • Zure Identifikazio Fiskaleko Zenbakiarekin (IFZ) eta zure gaur egungo PIN zenbakiarekin.
  • Ziurtagiri digitala erabiliz.
  • Cl@ve erabiliz.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Zerga kontsultak:
Internet bidez
Telefono bidez: 948 505 152

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.