Enplegurako prestakuntza-zentroen erregistroa

Aukera ematen du Enplegurako Lanbide Heziketako prestakuntza-entitateak (modalitate presentziala) erregistroan inskribatzeko eta haien datuak aldatzeko

Oinarrizko informazioa

Nafarroan Enplegurako Lanbide Heziketa eman nahi duten prestakuntza-entitateak.

Alta erregistroan, profesionaltasun-ziurtagiriak emateko:

Zentro berria egiaztatzeko eskatzeko inprimakia, honako agiri hauekin batera:

  • Zentroaren jabetza-agiria edo erabiltzeko legitimazioa.
  • Prestakuntza-proiektua.
  • Udalaren lizentzia prestakuntza-zentro gisa irekitzeko, edo lizentzia horren eskaera, teknikari elkargokide baten ziurtagiriarekin.
  • Enpresaren eratze-eskritura eta estatutuak.
  • Identifikazio fiskaleko txartela.
  • Zentroa/entitatea desgaitasuna duten pertsonei egokitua izatearen ziurtagiria.
  • Prestakuntza emanen den zentroaren planoak.

 

Espezialitate berrien alta, profesionaltasun-ziurtagiriak emateko:

Espezialitate berriak egiaztatzeko eskabide-orria, prestakuntza-proiektuarekin batera.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansaren galdetzea ea beste dokumentazio osagarririk aurkeztu behar den.

 

Erantzukizunpeko aitorpena, profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzea ez dakarten prestakuntza-espezialitateak emateko:

Erantzukizunpeko aitorpenaren inprimakia.

 

Prestakuntza-entitatearen helbidea aldatzea:

Helbide-aldaketa eskatzeko inprimakia, honako agiri hauekin batera:

  • Zentroaren jabetza-agiria edo erabiltzeko legitimazioa.
  • Udalaren lizentzia prestakuntza-zentro gisa irekitzeko, edo lizentzia horren eskaera, teknikari elkargokide baten ziurtagiriarekin.
  • Zentroa/entitatea desgaitasuna duten pertsonei egokitua izatearen ziurtagiria.
  • Prestakuntza emanen den zentroaren planoak 1/50 edo 1/100 eskalan.

 

Prestakuntza-entitatearen izena aldatzea:

Izen-aldaketa eskatzeko inprimakia, aldaketa hori jasotzen duten agiri ofizialekin batera (halakorik balego).

Prestakuntza-espezialitate bateko plaza kopurua aldatzea:

Espezialitate bakoitzeko plaza kopurua aldatzeko eskabide-inprimakia.

Prestakuntza- edo laguntza-espazioren bat aldatzea ekarri duten obrak egin badira, plano berriak aurkeztu behar dira, aldaketa horiek egiteko.

 

Prestakuntza-entitatearen titulartasuna aldatzea:

Titulartasun-aldaketa eskatzeko inprimakia, honako agiri hauekin batera:

  • Prestakuntza-zentroaren/-entitatearen titulartasuna aldatzeko edo forma juridikoa aldatzeko eskaera.
  • Titular berriaren eskubideen eta betebeharren subrogazioaren dokumentua.
  • Lehengo titularrak berriaren alde egindako salmenta, alokairua edo erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria.
  • Enpresaren eratze-eskritura eta estatutuak.
  • Identifikazio fiskaleko txartela.
  • Titulartasuna aldatzeari buruzko Udalaren dokumentua.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoitza nagusian
    Tomás Caballero parkea, 1
    “Fuerte del Príncipe II” eraikina
    2. eta 3. solairuak
    31005 Iruña
  • Dagokion enplegu-agentzian

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Programen Jarraipenerako Atala - Nafar Lansare
Telefonoa: 848 424 438
Posta elektronikoa: liriartb@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de centros de formación para el empleo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.