Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2027ko deialdia

Deialdi bakarra

Matrikula epea ireki da 2026/11/16tik 2026/12/10era, biak barne.

Oinarrizko informazioa

2026ko abenduaren 31n 16 urte beteta dituen pertsonarentzat.

EGAk egiaztatzen du agiridunak euskararen gaitasun eraginkorra duela eta erabiltzaile gaitua dela. Horretaz gain, hizkuntza ezagutzea eskatzen duten lanpostuetarako aurkezteko aukera ematen du.

Baliokidetzak

  • 65/2023 Dekretua, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua.
  • 297/2010 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

Nafarroako EGA tituluari Europako Erreferentzia Markoko C1 maila aitortu zaio.

EGA azterketarako baliabideak

Egutegia

Matrikula

Agiria eskuratzeko azterketa urtean behin egiten da. Izena emateko epea azaroa eta abendua bitartean izan ohi da. Azterketak hiru atal ditu, nahitaez gainditu beharrekoak hirurak: atariko proba, proba idatzia, ahozko proba.

  • Aurrez aurreko matrikula:
    • Nafarroako Gobernuaren Erregistroetan.
  • Posta bidezko matrikula:
    • Bete dituzun dokumentu guztiak gutunazal batean sartu eta ez itxi.
    • Postetxean, eskatu instantzia orokorrean zigilua datarekin jartzeko, modu horretan, matrikula epearen barruan egin dela frogatzeko.
    • Bidali gutuna helbide honetara:
      Hezkuntza Departamentuko Erregistroa
      Santo Domingo kalea zk.g.
      31001 Iruña
  • On lineko matrikula:
    • Edge, Google Chrome edo Mozilla Firefox nabigatzaileak nahitaez erabili behar dituzu.
    • Ziurtagiri digitala edo CLAVEa behar duzu izapide telematikoa egiteko.

Dokumentu hauek igotzea/eranstea nahitaezkoa da:

  • Deskargatu, bete eta gorde matrikula orria.
  • Eskaneatu eta gorde zure NANa.
  • Ordaindu ordainketa-gutunaren bidez eta gorde egiaztagiria.
  • Eskaneatu eta gorde lehen aitortutako egoera frogatzeko agiri(ar)en kopia(k) matrikularekin batera aurkezteko.

Onartuen zerrendak

  • Behin-behinekoak: 2027ko urtarrilaren 20an
  • Behin betikoak: 2027ko urtarrilaren 28an

Ezinbestekoa da dokumentazio guztia bete eta entregatzea. Bestela, matrikula ez da gauzatutzat emango. 2027ko deialdian izena emateko behar den dokumentazioa:

Behar denean:

  • Familia ugariaren agiriaren fotokopia
  • Desgaitasuna dela eta, aurkeztu beharreko egiaztagiria
  • Aitortutako egoera(k) frogatzeko agiriaren kopia
  • 648/2026 Ebazpena, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2027ko deialdia onesten duena, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifa ezartzen duena.
  • 1535/1985 Foru Agindua, EGA titulua arautzen duena.

Tramitazioa

Epea: 26/11/16 - 26/12/10

Jarraibideak:

Tramitazioa hasi aurretik, ezinbestekoa da "Aurkeztu beharreko agiriak" atalean zehazten den dokumentazio guztia prest edukitzea.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

EGAren Aholkularitza 
Kale Nagusia, 65, 4. solairua
31001 Iruña
Telefonoa: 848 426 593
Posta elektronikoa: ega@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.