Lantokia irekitzea edo jarduera berriz ere abian jartzea

Oinarrizko informazioa

Enpresak.

Lan-agintaritzari jakinaraztea Nafarroan lantoki bat ireki dela edo jarduera berriz ere abian jarri dela.

Erne: kontrol eta laguntza teknikoko kanpaina, lantoki berriak irekitzeagatik.

  • Irekiera-orria, behar bezala betea. Eraikuntza-enpresen kasuan, "Eranskina A partea" eta "Eranskina B partea" bete behar dira.
  • Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko plana (kontratistek aurkeztu beharko dute, eraikuntza-lan bat irekitzen den kasuetan bakarrik). Eranskinak plana aurkeztu ondoren aurkeztuz gero, Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira, eta irekieraren erregistro-zenbakia adierazi, laburpenean.
  • Planaren onespenaren akta.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

  • TIN/1071/2010 Agindua, lantokia irekitzearen edo jarduera berriz ere abian jartzearen berri ematen duten komunikazioek bete beharreko baldintza eta datuei buruzkoa.
  • 1627/1997 Errege Dekretua, eraikuntza-obretako segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ematen dituena.

Tramitazioa

Epea:

Irekieraren jakinarazpena lantokia ireki aurretik edo ireki ondoko hogeita hamar egunen barrenean eginen da.

Eraikuntza-lanen kasuan, irekieraren jakinarazpena lanean hasi baino lehen egin beharko da, eta kontratista diren enpresek ez beste inork ezin du egin.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Lan Zerbitzua
Tomás Caballero parkea 1, 1. solairua
Printzearen Gotorlekua II eraikina
31006 Iruña
Telefonoa: 848 427 925
Posta elektronikoa: spreverl@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.