Dirulaguntza, autonomoen eta mikroenpresen ekoizpen eraldaketa ekonomia berderantz eta digitalerantz joan dadin (Suspertze eta Erresilientziarako Mekanismoa)

Helburua da negozioen ekoizpen eraldaketa ekonomia berderantz eta digitalerantz bultzatzeko jarduerak egiten dituzten autonomoen eta mikroenpresen enpleguari eusten laguntzea.

Oinarrizko informazioa

  • Autonomoak: langile autonomoen araubide berezian edo lanbide elkargoaren mutualitatean alta emanda daudenak (*).
  • Mikroenpresak: 10 soldatapeko baino gutxiago eta 2 milioi eurotik beherako urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra dutenak (*).

* Baldin eta jarduera ekonomikoa, gutxienez, urtebetean garatzen badute, mikroenpresa eratzen denetik edo langile autonomo gisa alta hartzen duenetik.

Prozeduraren urratsak:​​​​​​

  • Eskabideak jaso ondoren, aurkeztu diren hurrenkeraren arabera izapidetuko dira banakako ebaluazioaren araubidean.
  • Hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpena, eskabidea aurkeztu eta 2 hilabeteko epean.
  • Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, dirulaguntza emateko ebazpenetik hilabeteko epean.
  • Dirulaguntzak jasotzeko aurkeztu diren jarduketak gehienez ere 4 hilabeteko epean egitea, edo gehienez ere 2023/09/05a baino lehen, onartutako zenbatekoa ordainduko dela bermatu ahal izateko eta Europako Batzordeak ezarritako justifikazio-baldintzak betetzeko.
  • Ordainketa egiteko dokumentazioa aurkeztea hilabeteko epean, jarduketak amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
  • Hala badagokio, dirulaguntza ordaintzeko ebazpena.

 

Jarduera diruz lagungarriak:

Dirulaguntza jasoko duten jarduketek deialdiko 3. oinarrian deskribatutako ekintzetako bat edo zenbait garatu beharko dituzte, dirulaguntza onartu ondoko 4 hilabeteetan, edo gehienez ere 2023/09/05a baino lehen, onartutako zenbatekoa ordainduko dela bermatu ahal izateko eta Europako Batzordeak ezarritako justifikazio-baldintzak betetzeko.

Ohar garrantzitsua:

Oinarri horren a) eta e) bitarteko ekintzak garatzeko, entitate publiko edo pribatuetara jo beharko dute, edo teknikari espezializatuengana, beren jarduera profesionala eremu horietan garatzen dutenengana.

  • Abiapuntuaren analisia, erdietsi beharreko helburuak ezartzea eta helburuak lortzeko egin beharreko ekintzak definitzea.
  • Planteaturiko helburuak erdiesteko estrategia diseinatzea eta egitea, kontuan hartuz jarduketa bakoitzerako beharrezko jarduketa-faseak, kronograma eta baliabideak.
  • Diagnostikoa egin eta ekintza-plana zehaztu ondoren, adituen laguntza eta tutoretza finantzatzen ahalko da, identifikatutako konponbideak ezarri ahal izateko.
  • Onuradunei beren negozioak finkatzeko laguntza pertsonalizatua eta espezializatua ematera bideratutako ekintzak, besteak beste, honako hauei helduz: arrakasta-faktoreak, plangintzaren, finantza-kudeaketaren eta kudeaketa operatiboaren eraginkortasuna, produktuen garapena, zerbitzu ekoberritzaileak, salmentako eta merkaturatzeko jardunbide egokiak eta abar.
  • Hartzaileen ekintzailetzako gaitasunak hobetzera bideraturiko prestakuntza praktikoa, ekonomia berde eta digitaleranzko trantsizioan laguntzeko helburua duena.

Aholkularitzak eta prestakuntza aurrez aurrekoak, urrutikoak edo mistoak izan daitezke.

Baldin eta eskaturiko dirulaguntzaren xedea inbertsioak egitea bada, onuradunak justifikatu beharko du aurretik a) eta d) bitarteko ekintzaren bat egin duela, inbertsio horiek gomendatzen dituena. Alde horretatik, autodiagnostikoa ez da baliozkoa izanen.

Entitate onuradunek eutsi egin beharko diote mikroenpresek eta autonomoek dirulaguntza jasotzean epemugarik gabe edo aldi baterako kontrataturiko besteren konturako langileen enpleguari, eskaera egin eta hurrengo 18 hilabeteetan.
 
Ildo diruz lagungarriak:

1.    Digitalizazioa
2.    Ekonomia berdea

Eskatzaileek 1. edo 2. ildora bideratu beharko dituzte beren jarduketak. Ezinezkoa da ekintzak esleitzeko aldaketak planteatzea 1. eta 2. ildoen artean.
 
Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Onuradunak 5.000 euro jasoko ditu, abuztuaren 19ko TES/897/2021 Aginduaren III. eranskinean onetsitako moduluari jarraituz.
Autonomo edo mikroenpresa bakoitzak dirulaguntza bakar bat jasotzen ahalko du deialdi honen kargura.

Eskabidea

Dirulaguntzaren eskaera gune honetako “Eskatu” botoian bete behar da (Tramitazioa atalean). Eskaeraz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Mikroenpresek eta autonomoek, baldin eta dokumentuak ordezkariaren bidez aurkezten badituzte, ordezkaritza hori frogatu beharko dute zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez, betiere baliabide horrek ordezkaritza egon badagoela modu fidagarrian jasotzen badu
  • Erantzukizunpeko adierazpena, deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzak betetzeari buruzkoa.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Diruz lagundu beharreko jarduketak deskribatzen dituen memoria, zein lerrotan (digitalizazioa edo ekonomia berdea) kokatzen diren zehazten duena eta ekintza zein erakunde edo teknikarirekin eginen den aipatzen duena.
  • Kontratatutako langileen plantilla justifikatzea honako dokumentu hauen bidez: ITA (kotizazio-kontuaren kode batean alta egoeran dauden langileen txostena), lan-bizitzaren txostena (kotizazio-kontuaren kodea). Kotizazio-kontuaren koderik ez duten autonomoen kasuan, Gizarte Segurantzaren sisteman enpresaburu gisa inskribatuta ez daudela egiaztatzen duen txostena aurkeztu beharko dute. Elkargoko mutualitatean alta emanda dauden autonomo elkargokideen kasuan, zinpeko adierazpen baten bidez adieraziko dute ez dutela langilerik beren kargura.
  • Hala badagokio, lanbide elkargoaren ziurtagiria, bertako kidea dela frogatzen duena eta lanean aritzea eskatzen duen adierazten duena, eta lanbide elkargoko mutualitatearen ziurtagiria.
  • Sozietate irregular bateko kide izanez gero, sozietate hori jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dagoela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
  • Europar Batasuneko betebeharrak ezagutzen dituelako aitorpena (II. eranskina).
  • Erantzukizunpeko adierazpena, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioari buruzkoa (III. eranskina).
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, erantsitako eredu ofizialaren bidezkoa (eredu ofiziala).
  • Eskatzen den beste edozein agiri.     

Eransten diren dokumentuek behar bezala sinatuta egon beharko dute, eskatzailearen sinadura digitalaren edo eskuzko sinaduraren bidez.

 

Gardentasunari buruzko adierazpena

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek, ezarritako inguruabarrak gertatzeagatik behartuta badaude gardentasun betebeharra betetzera, 12. oinarrian eskatzen den informazioa eman beharko dute dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean. Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du (IV. eranskina).

 

Justifikazioa eta ordainketa

Dirulaguntza ordaintzeko, entitate onuradunak frogagiri hauek aurkeztu beharko ditu, jarduketak amaitu eta hurrengo egunetik hilabeteko gehieneko epean:

  • Memoria teknikoa: garaturiko jarduketen eta lorturiko emaitzen zerrenda eta deskribapen laburra.
  • Jarduketa diruz lagungarriak bete direla dokumentu bidez justifikatzea, txosten, faktura, transferentzia eta gainerako frogagirien bidez, hain zuzen (3. oinarria, 2. eta 3. puntuak).
  • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako dirulaguntzen edo diru-sarreren azalpena, bakoitzaren zenbatekoa eta jatorria adierazita (V. eranskina).
  • Diruz lagundutako jarduerak izaera publikoa duela agerraraztea. Diruz laguntzen diren programen hedapen eta garapenarekin zerikusia duten jarduketa guztietan, gutxienez, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsen ikurra sartu beharko da, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin lankidetza aipatu.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Iturrondo Prestakuntza Zentroa
Atarrabiako etorbidea, 1
31600 Burlata
Posta elektronikoa: transformacionproductiva@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.