Industria Erregistroa

Enpresa eta jarduera industrialak, 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan aipatzen direnak.
Nafarroan dauden establezimendu industrialak baino ez dira erregistratuko.

Oinarrizko informazioa

  • A atala (honako jarduera edo instalazio hauetako bat egiten duten enpresak eta establezimenduak):
    • Industriako produktuak lortu, konpondu, haien mantentze-lanak egin, eraldatu edo berrerabiltzeko jarduerak, ontziratzea eta biltzea, eta hondarrak edo azpiproduktuak ustiatzea, berreskuratzea edo deuseztatzea, erabilitako baliabide edo prozesu teknikoak edozein izanik ere, bai eta horietarako behar diren instalazioak ere.
    • Energia eta produktu energetikoak sortu, banatu eta hornitzeko jarduerak.
    • Mineralen meatokiak eta gainerako baliabide geologikoak ikertu eta ustiatzea eta haietatik etekinak ateratzea, edozein izanik haien jatorri eta egoera fisikoa.
    • Garraioarekin eta telekomunikazioekin lotuta dauden industria jarduerak.
    • Sendagaiekin eta osasun zerbitzuekin lotuta dauden industria jarduerak.
    • Kulturaren sustapenarekin lotuta dauden industria jarduerak.
    • Elikagai, nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta arrantzaren arloko industriak erregistratzea. 
  • B atala:
    • Industria-segurtasunaren arloan gaitutako zerbitzu-enpresak.
    • Industria-arloko ingeniaritza, diseinu, aholkularitza teknologiko eta laguntza teknikoko zerbitzuak, A ataleko jarduerekin zuzeneko lotura dutenak.
  • C atala:  industria-segurtasunaren arloko egiaztatze-entitateak, kontrol-erakundeak, laborategiak eta bestelako eragileak.

A ATALA

B ATALA

C ATALA

Industria-arloko segurtasunaren eta kalitatearen egiaztatze-entitateak, kontrol-erakundeak, laborategiak eta bestelako eragileak.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Bete eskaerako datuak, eta azaldu zein den eskaeraren arrazoia.
  • Eskaneatu Industria Erregistroko dokumentuak, behar bezala beteta, eta erantsi eskaerari.
  • Inskripzioaren ziurtagiria behar denean bakarrik erantsi beharko da tasa ordaindu delako frogagiria.
  • Sinatu eta bidali.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Jarraibideak:

Egiaztatu nabigatzailearen ezarpenak

Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa:

  1. Adierazi zeure izenean ari zarela (enpresaren ziurtagiria). Klikatu "Jarraitu".
  2. Enpresaren IFK agertu da pantaila batean.
  3. Hirugarren fitxan ("Jardueren erregistroa") PDF bat agertuko da. Klikatu bertan, eta ireki fitxategia. Orain, inprimatzen eta gordetzen ahalko duzu.

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea 1, 5. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoak: 848 426 474 / 848 427 069
Helbide elektronikoa: carnes@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro Industrial de Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time