Automobilak konpontzeko tailerren erregistroa

Tailerren izen ematea eta aurretik dauden tailerren lekualdaketen, titulartasun aldaketen, hedapenen, bajen, eta abarren berri ematea

Oinarrizko informazioa

Automobilak eta horien ekipamenduak eta osagaiak konpontzeko tailerren titularrak.

Ohiko galderak.

Kontsultak:

1457/1986 Errege Dekretua, automobilak eta horien ekipamendu eta osagaiak konpontzeko tailerretako industria jarduera eta zerbitzu ematea arautzen dituena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Tramitea internet bidez eginen da soilik (Tramitatu botoia):

  • Bete eskabideko datuak, eta azaldu zein den eskaeraren arrazoia.
  • Eskaneatu eta bidali erantzukizunpeko adierazpena behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Izena eman izana egiaztatu behar denean bakarrik erantsi beharko da tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Sinatu eta bidali.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

  • Adierazi ea zeure izenean (enpresaren ziurtagiriaren bidez) edo beste norbaiten ordezkari gisa ari zaren (hala bada, "Ordezkatzen dudanetako bat aukeratu nahi dut" eta enpresa aukeratu behar dituzu). "Jarraitu" klikatu.
  • Enpresaren IFK ageri den pantaila bat agertuko da.
  • "Jardueren erregistroa" izeneko hirugarren fitxan, PDF bat agertuko da. Klikatu bertan, eta ireki fitxategia. Orain, inprimatzen eta gordetzen ahalko duzu.

Ziurtagiri digitala behar da.

Harremanetan jartzeko

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua
Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: carnes@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Talleres de Reparación de Vehículos

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.