Castellano | Euskara | Français | English
(1999ko 110. NAOn argitaratutako testua, irailaren 3an)
Atarikoa
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta horren organo autonomoen menpeko datu pertsonalen fitxategi informatizatuak.
Beharrezkotzat jo da Larrialdietarako Laguntza izeneko fitxategia sortzea uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan agertzen ez delako, bai eta hori erregulatzea Datuak Babesteko Agentziak horri buruz eginiko eskaerari erantzunez.
Bestalde, 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak adierazten duenez, "dauden fitxategien ezaugarrien aldaketa, deuseztapena edo beste batzuen sorrera Foru Agindu bidez eginen da, fitxategiaren ardura duen unitatea zein Departamenturen menpe dagoen edota zeini atxikia, Departamentu horretako kontseilariak eman beharko duelarik".
Horrenbestez, Herri Babeserako Zerbitzuko Larrialdietarako Bulegoak egindako txostena ikusirik, agindu dut:
Lehena
143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoa betez, Larrialdietarako Laguntza izeneko fitxategi informatizatua sortzea.
a) Fitxategiaren xedea eta aurrikusitako erabilerak.
Premietarako eta larrialdietarako laguntza zerbitzuaren eske deitzen duena identifikatzea.
b) Ukitutako pertsona edo taldeak.
Nafarroako Foru Komunitatean bizi ohi diren pertsona guztiak edo bertan dagoen bitartean Nafarroako Gobernuko premietarako eta larrialdietarako laguntza zerbitzuetara iristen den beste edozein pertsona.
c) Datuak biltzeko prozedura:
Larrialdietarako Bulegoko koordinazioko operadore laguntzaileen hitzezko eskaeraren bidez, SOS Nafarroa Koordinazio Operatiborako Zentrora zuzendutako premiazko deiak erantzuteko momentuan.
d) Oinarrizko egitura eta fitxategian sartutako datu pertsonalak.
Identifikazio datuak:
-Izen-abizenak.
-Telefono zenbakia.
-Helbidea.
Ezaugarri pertsonalen datuak:
-Adina.
-Sexua.
-Osasunari buruzko datuak, beharrezkoak badira.
e) Datu pertsonalak lagatzea.
Ez da datu pertsonalik lagako.
f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.
Larrialdietarako Bulegoa.
g) Fitxategian sartu, zuzendu eta deuseztatzeko eskubideak erabiltzeko Unitatea.
Larrialdietarako Bulegoa.
Bigarrena
Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena
Foru Agindu hau Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Herri Babeserako Zerbitzuari igortzea.