Castellano | Euskara | Français | English
85/2014 FORU AGINDUA, MARTXOAREN 28KOA, LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNEKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ ZEHAZTEN DIRA NAFARROAKO LARRIALDIETAKO AGENTZIAREN PREBENTZIO, SU-ITZALTZE ETA SALBAMENDU ZERBITZUEN ZUZENDARITZAREN LURRALDE EGITURA OSATZEN DUTEN SUHILTZAILE PARKEAK ETA ESKUALDEAK
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2014ko 68. NAOn argitaratua, apirilaren 7an. Aldaketak: 140/2014 Foru Agindua, ekainaren 17koa)
Zioen Azalpena
Otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuak onetsi zituen Nafarroako Larrialdietako Agentziaren estatutuak. 31. artikuluak ezartzen du Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritza egituratzen duten eskualdeak finkatu eta suhiltzaile parkeak sortu eta deseginen direla Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez. Bertan zehaztuko dira haien tipologia, langileen eta esku-hartzeen kopurua, xede dituzten herriak eta arriskuen mapa.
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 318/2006 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren barruan suhiltzaile parkeak sortu eta atxiki ziren, bai eta Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako eskualdeak zehaztu ere.
Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 17ko 257/2009 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Cordovillako Suhiltzaile Parke Nagusi berria sortu eta atxiki zen eta aipatutako 318/2006 Foru Agindua aldatu zen.
Nafarroako Larrialdietako Agentziaren funtzionamenduarengatik eta dauden baliabideak optimizatu behar direnez, beharrezkoa da Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritza berregituratzea, suhiltzaile parkeei eta eskualdeei dagokienez, horien funtzionamendua hobetzeko eta bermatzeko, Nafarroako Foru Komunitatea bi eremu geografiko handitan banatuz, honako irizpide hauekin bat: eraginkortasuna eta efizientzia; hurbiltasuna; arrisku berberek eta antzeko esku-hartzeek bat egitea; iristeko erraztasuna eta erantzuteko denbora; inplikatutako suhiltzaile parkeek zer aukera duten banaka eta elkarrekin aldi berean erantzuteko; eta lan administratiboek, langileak kudeatzekoek eta babes logistikokoek duten banaketa. Horren arabera behar diren suhiltzaile parkeak sortu eta atxiki behar dira.
Ikusirik Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen proposamena, eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako estatutuen (otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak) 31. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, agindu dut:
1. artikulua. Suhiltzaile parkeak zehaztea.
Ondoko suhiltzaile parkeak zehazten dira Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzan:
a) Altsasuko suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 500.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.
b) Aurizko suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa neguko kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 300.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.
c) Lizarrako suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 8 kabo eta 19 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 800.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua.
d) Lodosako suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 600.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.
e) Nabaskozeko suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 200.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.
f) Oronozko suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa neguko kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 8 kabo eta 19 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 500.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua.
g) Iruñeko suhiltzaile parke nagusia:
Ondorio administratibo eta operatiboetarako, Iruñeko eta Cordovillako suhiltzaile parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.
1. Parke mota: nagusia eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 21 kabo eta 89 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 5.300.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta. ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile ofiziala edo ofizialordea.
h) Azkoiengo suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 250.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.
i) Zangozako suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 7 kabo eta 13 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 300.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua edo kaboa.
j) Tafallako suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 8 kabo eta 19 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 850.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile sarjentua.
k) Tuterako suhiltzaile parkea:
1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.
2. Zenbat kide, erreferentzia gisa: 10 kabo eta 26 suhiltzaile.
3. Esku-hartze kopurua: 1.200.
4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.
5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.
6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile ofizialordea edo sarjentua.
2. artikulua. Suhiltzaile parkeen eskualdeak eta atxikipena.
Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten eskualdeak zehaztu dira, eta dagozkien suhiltzaile parkeak atxikitzen zaizkie:
a) Erdialdea/iparraldea: eskualde honi atxikiko zaizkio Altsasuko, Aurizko, Lizarrako, Nabaskozeko, Oronozko eta Zangozako suhiltzaile etxeak eta Iruñeko suhiltzaile parke nagusia. Eskualdeko buru suhiltzaile ofizialorde bat egonen da.
b) Erdialdea/hegoaldea: eskualde honi atxikiko zaizkio Lodosako, Azkoiengo, Tafallako eta Tuterako suhiltzaile etxeak eta Iruñeko suhiltzaile etxe nagusia. Eskualdeko buru suhiltzaile ofizialorde bat egonen da.
3. artikulua. Baliabideak batetik bestera aldatzea.
Aurreko artikuluan deskribatutako eskualdeak gorabehera, suhiltzaile guztiek unitate amankomun bat osatzen dute, eta suhiltzaileek dituzten baliabideak alde batetik bestera eraman daitezke, sortzen diren arriskuen arabera baliabideak orekatzeko eta egokitzeko, eta esku-hartze operatibo egokia segurtatzeko Nafarroako Foru Komunitate osoan.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Indargabetu egin dira foru agindu honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta zehazki:
–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 31ko 318/2006 Foru Agindua, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren barruan Suhiltzaileen Parkeak sortu eta atxiki zituena eta Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzako eskualdeak zehaztu zituena.
–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 17ko 257/2009 Foru Agindua. Haren bidez Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Cordovillako Suhiltzaile Parke Nagusia sortu eta atxiki zen eta Suhiltzaile Parkeak sortu eta atxiki zituen abuztuaren 31ko 318/2006 Foru Agindua aldatu zen.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
I. ERANSKINA. Suhiltzaile parkeek lehenik zer herriri ematen dieten arreta
Altsasuko suhiltzaile parkea.
–Altsasu.
–Arakil.
–Arbizu.
–Arruazu.
–Bakaiku.
–Etxarri.
–Ergoiena.
–Etxarri Aranatz.
–Irañeta.
–Iturmendi.
–Lakuntza.
–Larraun.
· Kontzejuak: Madotz eta Oderitz.
–Olazti.
–Uharte Arakil.
–Urdiain.
–Ziordia.
Aurizko suhiltzaile parkea.
–Abaurregaina.
–Abaurrepea.
–Artzibar.
–Aria.
–Aribe.
–Auritz.
–Erroibar.
–Garaioa.
–Garralda.
–Hiriberri Aezkoa.
–Lizoain-Arriasgoiti.
–Luzaide.
–Orbaizeta.
–Orbara.
–Orotz-Betelu.
–Orreaga.
Lizarrako suhiltzaile parkea.
–Abaigar.
–Abartzuza.
–Aberin.
–Aguilar Kodes.
–Allin.
–Allo.
–Ameskoabarrena.
–Antzin.
–Aranaratxe.
–Aras.
–Arellano.
–Armañantzas.
–Arroitz.
–Artazu.
–Aiegi.
–Azuelo.
–Barbarin.
–Bargota.
–Cabredo.
–Zirauki.
–Desoio.
–Deikaztelu.
–El Busto.
–Esprontzeda.
–Lizarra.
–Etaio.
–Eulate.
–Genevilla.
–Gesalatz.
–Girgillao.
–Iguzkitza.
–Lana.
–Lapoblación.
–Larragoa.
–Legaria.
–Lezaun.
–Los Arcos.
–Lukin.
–Mañeru.
–Marañón.
–Mendaza.
–Metauten.
–Mirafuentes.
–Morentin.
–Mues.
–Murieta.
–Nazar.
–Oko.
–Olexoa.
–Oteitza.
–Piedramillera.
–Gares.
–Santsol.
–Sorlada.
–Torralba del Río.
–Torres del Río.
–Deierri.
–Villamayor de Monjardín.
–Villatuerta.
–Zuñiga.
Lodosako suhiltzaile parkea.
–Andosilla.
–Cárcar.
–Elizagorria.
–Lerin.
–Lodosa.
–Mendabia.
–San Adrián.
–Sartaguda.
–Sesma.
–Viana.
Nabaskozeko suhiltzaile parkea.
–Burgi.
–Gazteluberri.
–Espartza Zaraitzu.
–Ezkaroze.
–Garde.
–Galoze.
–Gorza.
–Izaba.
–Itzaltzu.
–Jaurrieta.
–Nabaskoze.
–Otsagabia.
–Orontze.
–Erromantzatua.
–Erronkari.
–Sartze.
–Urzainki.
–Uztarroze.
–Bidankoze.
Oronozko suhiltzaile parkea.
–Arantza.
–Baztan.
–Amaiur, Arizkun, Arraioz, Almandoz, Aniz, Azpilkueta, Berroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz eta Ziga.
–Beintza-Labaien.
–Bera.
–Bertizarana.
–Donamaria.
–Doneztebe.
–Elgorriaga.
–Eratsun.
–Etxalar.
–Ezkurra.
–Igantzi.
–Ituren.
–Lesaka.
–Oiz.
–Saldias.
–Sunbilla.
–Urdazubi.
–Urrotz.
–Zubieta.
–Zugarramurdi.
Iruñeko suhiltzaile parke nagusia.
–Adios.
–Antsoain.
–Anue.
–Añorbe.
–Agoitz.
–Aranguren.
–Araitz.
–Arano.
–Areso.
–Atetz.
–Barañain.
–Basaburua.
–Beraskoain.
–Beriain.
–Berriobeiti.
–Berriozar.
–Betelu.
–Biurrun-Olkotz.
–Burlata.
–Oltza Zendea.
–Ziritza.
–Zizur.
–Eguesibar.
–Eneritz.
–Esteribar.
–Etxauri.
–Ezkabarte.
–Galar.
–Goizueta.
–Goñi.
–Uharte.
–Ibargoiti.
–Imotz.
–Itza.
–Itzagaondoa.
–Irurtzun.
–Txulapain.
–Lantz.
–Larraun.
–Legarda.
–Leitza.
–Lekunberri.
–Longida.
–Elo.
–Muruzabal.
–Noain Elortzibar.
–Obanos.
–Odieta.
–Olaibar.
–Ollaran.
–Orkoien.
–Iruña.
–Jaitz.
–Tebas-Muru Artederreta.
–Ukar.
–Ultzama.
–Untziti.
–Untzue.
–Urrotz-Hiria.
–Uterga.
–Bidaurreta.
–Atarrabia.
–Zizur Nagusia.
Azkoiengo suhiltzaile parkea.
–Azagra.
–Cadreita.
–Caparroso.
–Faltzes.
–Funes.
–Martzilla.
–Milagro.
–Murillo el Cuende.
· Kontzejua: Arrada.
–Azkoien.
–Alesbes.
Zangozako suhiltzaile parkea.
–Oibar.
–Kaseda.
–Eslaba.
–Ezporogi.
–Galipentzu.
–Xabier.
–Leatxe.
–Ledea.
–Irunberri.
–Petilla Aragoi.
–Zare.
–Zangoza.
–Urraulgoiti.
–Urraulbeiti.
–Esa.
–Zabaltza.
Tafallako suhiltzaile parkea.
–Artaxoa.
–Barasoain.
–Beire.
–Berbintzana.
–Zarrakaztelu.
–Garinoain.
–Larraga.
–Leotz.
–Lerga.
–Mélida.
–Mendigorria.
–Miranda Arga.
–Murillo el Cuende.
–Murillo el Fruto.
–Erriberri.
–Oloritz.
–Orisoain.
–Pitillas.
–Puiu.
–San Martin Unx.
–Santakara.
–Tafalla.
–Tirapu.
–Uxue.
Tuterako suhiltzaile parkea.
–Ablitas.
–Arguedas.
–Barillas.
–Errege Bardea.
–Buñuel.
–Cabanillas.
–Cascante.
–Castejón.
–Cintruenigo.
–Corella.
–Cortes.
–Fitero.
–Fontellas.
–Fustiñana.
–Monteagudo.
–Murchante.
–Ribaforada.
–Tutera.
–Tulebras.
–Valtierra.
II. ERANSKINA. Arriskuen mapa