Castellano | Euskara | Français | English
(2011ko 73. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 14an)
Atarikoa
Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Plana ekainaren 3ko 230/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen hasiera batez. Ordutik, aldian behin eguneratzen da, xede horretarako egiten diren azterlan teknikoen ondorioak eta babes zibilaren arloko arauzko eskakizunak eransteko.
Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 11.3 artikuluak Nafarroako Gobernuari esleitzen dio Nafarroako Babes Zibileko Lurralde Plana onesteko eskumena, segurtasun publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak txostena egin ondoren.
Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak, 2011ko otsailaren 16an egindako bilkuran, Nafarroako Lurralde Plana eguneratzearen aldeko txostena egin zuen.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, erabaki du:
1. Nafarroako Lurralde Plana -PLATENA- eguneratzea onestea. Eguneratzea erabaki honen eranskin gisa agertzen da.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta haren eranskina Nafarroako Gobernuaren eko Atarian argitara daitezela agintzea.