Castellano | Euskara | Français | English
(2011ko 73. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 14an)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibileko Plan Berezia otsailaren 25ko 45/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen hasiera batez.
Arrisku horren gainean ezagutza handiagoa dagoenez eta eskumen eta arau aldaketa batzuk gertatu direnez, beharrezkotzat jo da planaren testua eta eranskinak eguneratzea.
Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 13.3 artikuluak Nafarroako Gobernuari esleitzen dio larrialdiko plan bereziak onesteko eskumena, babes zibilaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilari titularrak proposaturik eta aurretik Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak txostena eginda.
Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak 2011ko otsailaren 16an egindako bilkuran Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibilaren Plan Bereziaren aldeko txostena egin zuen.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, erabaki du:
1. Nafarroako Foru Komunitateko uholde arriskuaren aurkako Babes Zibileko Plan Berezia onestea. Plana erabaki honen eranskin gisa agertzen da.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta haren eranskina Nafarroako Gobernuaren eko Atarian argitara daitezela agintzea.